Protestak deituak ziren "Faxismoaren aurrean kaleak hartu" lelopean eta unibertsitateak ez zion baimenik eman, Vito Quilesek sare sozialetan zabaldu duen gezurrez beteriko mezuan jakinarazi du bertan behera utzi duela.
“Espainiako Poliziako Buruzagitzak ohartarazi dit ezin duela ekitaldiaren segurtasuna bermatu Euskal Herritik Nafarroara joandako etazaleen eta abertzaleen mehatxuaren aurrean. Poliziak hamasei laban atzeman ditu ordu honetan, Bilbotik zetozen bi autobusi Iruñean egindako ausazko erregistro batean”.
Hori esanez jakinarazi du Vito Quiles ultrak Iruñerako egina zuen deialdia bertan behera utzi duela.
Azken asteetan, sare sozialetan Quilesen eta bere jarraitzaileen aldetik aldarri frankistak egin dituztela zabaldu dira. Besteak beste,“1939ko txapeldunordeak”; Gerra Zibilean galtzailea atera zien alde errepublikanoari erreferentzia eginez edo “Gorri hila, nire baratzerako ongarria”. Bandera frankista ere agerikoa izan da deialdietan, baita Espainia 2000 eskuin muturreko alderdiko kideak ere.
Era honetan sare sozialetan eskuin muturreko ekintzaileari aurre egiteko deialdia zabaldu da, Vito Quiles joandako unibertsitate guztietan gertatu den modua. Besteak beste, Ernai, GKS, Jardun eta AZGM (Alde Zaharreko Gazte Mugimendua) taldeak atxiki dira. "Faxismoaren aurrean kaleak hartu" lelopean 17:30ean Opuseko unibertsitateko komunikazioa fakultatearen aurrean elkarteratzea deitu dute.
Hain zuzen fakultate horretan aurre ikusita zegoen Quilesek ekitaldia egitea, baina gainontzeko unibertsitate batzuekin gertatu den moduan, ukatu egin diote. Unibertsitateak ohar batean argitara du, ekimenak ez dituela betetzen ekimenak egin ahal izateko baldintzak. Hain zuzen, ekimen horiek “ikasgai zehatzen menpe” edo unibertsitateko autoritateen baimena eduki behar duela arrazoitu dute. Unibertsitateak babestu du toki “plurala” dela non “ideien arteko eztabaida” duena dela eta “aktibismo politikoak edo interes pertsonalek” han ez dutela lekurik. Oharrak erreferentzia egiten dio Quiles iritsi den unibertsitatetan “aldeen arteko enfrentamenduak eta indarkeria” eragiten dituela.