Iruñeko alkateak eraso sexisten aurkako kartelak kendu nahi ditu

  • Enrique Maya alkateak adierazi du Iruñeko sarreretan dauden indarkeria sexisten aurkako kartelak kentzeko asmoa duela. EH Bilduk gertakari horiek salatu eta oso larritzat jo ditu.


2020ko urriaren 09an - 10:48
EH Bildu taldeak seinaleak ez kentzeko salaketa aurkeztu du / Ahotsa.info

Iruñeko alkateak argi utzi du zeintzuk diren bere asmoak: hiriko sarrera guztietan indarkeria sexistaren aurka jarritako kartelak kentzea, izan ere, bere ustez, "ez dute zentzurik" Herritar anonimo batek seinale horiek kentzeko proposamena egin dio udal webgunetik eta ondorengo izan da Mayaren erantzuna:"Bai, bistan denez, ez dute zentzurik. Eta, beraz, kendu egingo ditut. Horretarako aukera eta unea bilatuko ditugu, interes proprioko polemikarik ez sortzeko".

EH Bilduk larritzat jo du, berdintasunerako ordenantzan ezarritako helburuei "aurrez aurreko erasoa" egiten baitie, eta, gainera, "onartezina" da "Iruñeak, hiri gisa, genero indarkeriaren aurka hartu duen jarrerari dagokionez". Nafarroako udaleko EH Bildu taldeak seinaleak ez kentzeko salaketa aurkeztu du eta "Iruñea no tolera agresiones sexistas/Iruneak ez ditu eraso sexistarik onartzen" leloa duten kartelak errespetatzeko eta mantentzeko proposamena luzatu die beste udal taldeei. Era berean, alkatetzak kartel horiek kentzeko egindako ezkutuko planteamenduaren aurrean, udalaren gaitzespena adieraztea eskatu dute.
 
"Lehenik eta behin, uste dugu larria eta esplikaezina dela udal honen edozein eremutatik erantzun bat ematea hain gai sentibera eta larriari. Udal honek, azken urteotan, eraso sexista guztien eta indarkeria matxistaren aurrean salatzeko eta zero tolerantzia izateko berariazko konpromiso politiko eta publikoa hartu duelako", dio EH Bildu udal taldeak. Koalizazioak, bestalde, Enrique Mayaren jarrera horrek dakarren "moral bikoitza" salatzen du; izan ere, alde batetik, eskaera anonimo baten erantzun zehatzaren ostean,  genero indarkeriaren aurkako kanpaina instituzional bat egitea onartzen du.
 
Ahota.infok indrakeria sexistaren aurkako senaleei egindako erasoak ez direla solik Iruñean izan gogorarazi du.  
 
 

Azkenak
Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-14 | Jakoba Errekondo
Ezti ihintzez egindako ihintz eztia

Zein da zuretzat zuhaitzik gozoena? Janari gozoenak ematen dituena? Erleentzako eztigai, lore gehien eskaintzen duena? Ez ba! Ezkur jendearen artekoak dira zuhaitzik gozoenak.


Eguneraketa berriak daude