Irati Jimenezen Waterloo eta Zatitu arte ipuinak ekarriko dizkizu Argiak datorren astean opari. Hori aprobetxatuz idazlearekin hitz egin dugu, udaz, haurtzaroaz, tabuez, iraultza txikiez...
Bi ipuin oso diferente ekarri dizkiguzu uda honetarako, baina esango nuke biek dutela puntu amankomun bat: haurtzaroa. Ume gineneko garaiak al dira material onena udari buruzko literatura sortzeko?
Nire haurtzaroko oroitzapen asko udari lotuak daude, hori egia da. Baina ez ditut bereziki horregatik idatzi, ez dut uste, idaztearen inguruko erabaki asko eta asko intuizioz hartzen baititut eta hausnarketa askorik gabe. Aspaldi samar izan nuen Zatitu arte idazteko ideia, bizkaieraren soinuei loturiko ipuin apur bat erotikoa-edo. Eta behin hori idatzita josi nuen Waterloo, orduan ere haurtzarora joanda, lehen ipuinarekin –orduan bai– halako osotasuna edo sortzeko.
Lotzen dituen beste ezaugarrietako bat inozentziaren galera ere izan liteke. Baina bitxia egin zait: lehenengo ipuinean heriotzarekin aurreneko kontaktua ez da batere traumatikoa; eta aldiz, sexua deskubritzea bai…
Umezaroari buruz idaztea ia-ia derrigor da inozentziaren hala-holako galerari buruz berba egitea, beharbada. Ez dakit baina iruditzen zait umezaroan aurkikuntza bakoitzak aldatu egiten gaituela eta iraultza horiek guztiek egiten gaituzte gero izango garena, beraz, jaiotzen garen unetik errealitatearen erpinak eta arantzak eta plazerak deskubritzen ditugun neurrian galtzen dugu mundua existitzen denik ere ez dakien umearen inozentzia. Heriotza eta sexua, horiek direnez ziur aski giza esperientziaren bi muturrak, ba, horiei buruz hitz egin dut haurtzarora joan naizenean.
Zatitu arten tabuarekin jolastu duzula iruditu zait. Moralistegia al da euskal literatura?
Moralistegia da gizartea eta moralistegiak gara denok. Batzuk moralista zorrotzak, gainera, inori nola bizi esaten diotenak. Beste batzuk moralista moderatuak, beraien buruarekin zorrotzegiak. Denok dugu, beharbada, barne-moralista hori, zigortu egin nahi gaituena eta gure beldurrez elikatzen dena bere burua zuritzeko. Plazer handia da nazkante horri arrazoirik ez duela esatea.
Beste lotura posible bat: bai Waterloon eta bai Zatitu arten debekua edo agintea azaltzen da. Familia da bietan: osaba Anton aurrenekoan; izeko Mari bigarrenean.
Agintearekin dudan harremanaz asko hausnartu dut azkenaldian baina egia esan, ez nuke jakingo esaten hortik datozen bi pertsonaia horiek. Bai, ordea, liluratu egiten nauela agintearekin dugun harremanak. Txikitan, ezinbestean, zenbait pertsonaren agintea jarraitu behar dugu. Babesgabe jaiotzen gara erabat, gidaritza hori behar dugu. Zortea badugu maitasunez beteriko gidaritza izango da. Baina hazten goazen neurrian nola askatzen gara aginte horretatik? Eta ze neurritan jarraitzen dugu txikitako onespenen bila beti? Liluratu egiten nau horrek.
Aginte horretatik ihes egiten ahalegintzen dira protagonistak: iraultza txikiak dira posible diren bakarrak?
Txikiak gabe beste edozein nekez, agian? Bazen filosofo alemaniar bat, Erich Frömm, esango nuke zera zioena, errebelde garela adimentsu garelako eta errebeldia dela haurrak ez garela adierazten duen lehenbiziko ekintza. Munduaz galdegiten dugula esan nahi du errebeldiak eta zera ulertzen dugula, badela “errealitatea” izeneko zera hori, kaos hori, jan egiten gaituena. Baina badela “gu” izeneko zerbait ere, errealitatearekin elkarrizketa izan dezakeela eta batzuetan, baita borroka txikiak irabazi ere.
Nobelagile gisa ezagutzen zintugun orain arte; maratoien ondoren, erraz moldatu zara 100 metroko esprinean?
Zaila zait ipuingintza. Erraz galtzen naiz eta luzatu. Baina oso ariketa ona da niretzat horretan saiatzea. Sintesira behartzen zaitu ipuinak eta ondo datorkit joko horretan aritzea. Irakurle moduan genero kutuna dut ipuina eta aspaldian idazle moduan tentagarri egiten zait. Ipuingileak miresten ditut, asko. Bitxia egiten zait beti galdetzen zaielako “eta nobela noiz?”. Eleberria ipuinaren hurrengoa edo hobea edo osatuagoa balitz bezala. Eta ez da. Bi genero, bi plazer desberdin.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]