Ikastolak: ikasgelak eta klaseak

  • Euskal Eskola Publikoaz Harro ekimenak hezkuntza sistema osorako eredu publiko eta bakarra aldarrikatu du. Horren harira, Ikastolen Elkartea defentsiban jarri da; eta defentsarik onena eraso on bat denez, ikastolak administrazioaren esku uzteko prest ez daudela eta publikotasunaren definizio berri bat beharrezkoa dela adierazi dute. Publikotasunaren definizio berri bat… ekimen pribatua barne hartuko duena! Ezin dut imajinatu Kapitalarentzako eskaintza hoberik etorkizuneko gizartearen prestakuntza haren mende jartzea baino: publikoa eta pribatua desegiten duen gizarte-eredu bat. Mundu perfektua eta euskalduna, ezker eta eskuinik gabekoa eta herri gisa dugun purutasuna arriskuan jartzen duten beste agente kutsatzaile batzuetatik libre.


2020ko abenduaren 30ean - 22:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beti da ona aitzindarien lan ikaragarria aitortzea: ikastolak euskaraz ikasteko eta bertan bizitzeko eskubidea ukatzen zuen errepresio frankistari emandako erantzun herrikoia izan ziren. Baina egungo eztabaida, nahiz eta batzuk horretan tematu, ez da bere jatorriari buruz, baizik eta gaur egun Euskadin kontzertazioak dituen ondorio sozialei buruz. Bereizketaz eta desberdintasunez hitz egiten ari gara. Euskadin haur guztiek ez dute hezkuntzarako eskubide bera eta haien aukerak baldintza sozioekonomikoen araberakoak dira. Klase desberdintasunaren erreprodukzioa bermatuta dago eskola kristauei eta ikastolei esker, horiek baitira, funtsean, kontzertaziora zuzendutako diruaren gehiengoa jasotzen dutenak EAEn.

"ikastolak euskaraz ikasteko eta bertan bizitzeko eskubidea ukatzen zuen errepresio frankistari emandako erantzun herrikoia izan ziren. Baina egungo eztabaida, nahiz eta batzuk horretan tematu, ez da bere jatorriari buruz, baizik eta gaur egun Euskadin kontzertazioak dituen ondorio sozialei buruz"

Euskadin, kontzertatuko matrikulazio-tasa guztizkoaren % 48,3 da; Estatuko batez bestekoa baino 20 puntu gehiago eta 35 puntu gehiago Europarekin alderatuta. Beharrezkoa da horrelako anomalia neoliberalari amaiera ematea. Ez dezagun ahaztu kontzertatuak diru publikoarekin finantzatutako pribatua esan nahi duela.

Ikastetxe bateko eta besteko ikasleen arteko desberdintasuna gero eta handiagoa da. Publikoan biltzen dira jatorri apaleneko ikasleak. Save the Childrenek 2018an egindako txosten baten arabera, profil sozioekonomiko baxuko ikasleen kontzentrazio-maila oso altua duten euskal ikastetxeen % 88,9 titulartasun publikokoak dira. Horrek esan nahi du, funtsean, kontzertatuak errealitate sozialari bizkarra ematen dioten ikastetxe elitistak direla praktikan, eta beraien existentzia hutsak benetako ghettoak sortzen dituela. Eskola pribatuen finantziazio publikoak diru gutxiago eta baliabide falta dakarzkio eskola publikoari. Azken honek, kontzertatuak ez bezala, ez du "borondatezko kuoten" bidez estalitako hautaketa-prozesurik egiten, immigrazioaren ondoriozko kultura-aniztasun guztia onartzen baitu.

Kontzertazioaren ondoriorik nabarmenena segregazio soziala da. Batzuk kristaua edo ustez herrikoia den jakintza pribilegiatu bat duten bitartean, eskola publikoak, inklusiboak, herriaren benetako isla denak ez du behar adina baliabide pertsonal eta material. EAJk hezkuntza publikoaz hitz egitean, ardatz egituratzaile gisa hitz egitea gustu txarreko broma bat da. Honekin hautaketa librearen iruzur liberala justifikatzen dute. Hautaketa librea norentzat?

Ikastetxe erlijiosoek beraien existentzia justifikatu nahi izana ulertu daitekeen zerbait da, azken finean alde nabarmena dago ikastetxe erlijiosoek eta eskola publikoak aldarrikatzen duten hezkuntzaren artean. Izan ere, azken honek zientzian, berdintasunean, aniztasunean, laikotasunean, etab. oinarritutako hezkuntza bat aldarrikatzen du. Gaur egun eskola publikoak euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen du. Zer argumentu ditu, beraz, Ikastolen Elkarteak publifikatu nahi ez izateko eta eskola publikoarengandik bereizteko? Esango dut: Herri eta Gizarte Mugimendu kontzeptuen desitxuratzea.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude