Igande honetan abiatuko dira Zuberoako Maskaradak


2010ko urtarrilaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igande honetan hasiko da Zuberoako maskaraden aurtengo denboraldia. Lehen emanaldia Larrainen izango da, bera baita 2010eko egitarauaren antolatzailea. Igandekoa gainera, etenik gabeko saioa izango da. Izan ere, barrikada hausteak eta ikusgarria, biak izango dira goiz partean. Gamere, Ligi, Atharratze, Eskiula, Muskildi, Arrokiaga, Altzürükü, Altzai, Santa Grazi, Aloze, Barkoxe eta Urdiñarbe bisitatu ostean, Larrainera itzuliko dira apirilaren 18an.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude