Iciar Bollain sarituko du Donostiako Giza-Eskubideen X. Zinemaldiak

  • Iciar Bollain (Madril, 1967) izango da Donostiako Giza-Eskubideen X. Zinemaldiaren ohorezko saritua, gizarte arazoei lotutako zineman egindako lanagatik. Jaialdia datorren ostiralean hasiko da L'ordre et la morale film frantziarraren emanaldiarekin eta guztira hamasei film luze eta 21 film labur eskeiniko dira sail ofizialean.


2012ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Iciar Bollain.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal zinemagintzari dagokionean, bi film dokumental estreinatuko dituzte: Jon Maiaren Gazta zati bat / A piece of cheese eta Oriol Andrés eta Carlos Castroren Ziztadak / Tábanos, azken hau leihaketatik kanpo.

Emanaldi guztiak Victoria Eugenia antzokian izango dira. Proiekzio bakoitzerako sarrerak 4 euro balio ditu eta emanaldi guztiak ikusteko bonuak 21 euro. Sarrerak salgai daude jada zinemaldiaren webgunean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude