Iazko sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik preso dauden bost gizonak ez dira espetxetik irtengo

  • Epaiketa iritsi bitartean behin-behineko askatasuna nahi zuten bost gizonek baina ez du halakorik onartu Nafarroako Lurralde Auzitegiak. 

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko uztailaren 18a

Nafarroako Lurralde Auzitegiak ez du onartu iazko sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik espetxean dauden bost akusatuen eskaera. Epaiketa iritsi bitartean behin behineko askatasuna nahi zuten bost gizonek baina ez du halakorik onartu Auzitegiak.

Espetxean segitzea da hartu duten erabakia, baina boto partikular bat ere izan da magistratuen artean. Boto partikular horretan, ulertzen du magistratu horrek espetxean egotea baino, badela beste alternatibarik: 6.000 euroko fidantza ordaintzea, etxebizitza bat designatzea momentu oro eurekin harremanetan egon ahal izateko, telefono bidezko kontaktua izatea eta pasaportea erretiratzea.

2016ko sanferminetan, uztailaren 7arekin, emakume bat bortxatzea leporatzen diete kartzelan dauden bost gizonezko horiei eta Ministerio Fiskalak hogeita bi urte eta hamar hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du euretako bakoitzarentzat. Bost akusatuen abokatuak beste behin Nafarroako Lurralde Auzitegiari ekainean eskatu zion behin behineko askatasuna akusatuentzat “ez dagoelakoan ihes egiteko arrazoirik, “ez dagoelako frogak hausteko arriskurik eta bortxatutako emakumearen ondarearen aurka egitea edo berriz ere delitua errepikatzeko aukerarik ez dagoelako".

Eskaera horren aurrean, Nafarroako Lurralde Auzitegiko Bigarren Sekzioak iritzi du, aurreko eskaeretan egin bezala: behin behineko espetxealdia, izan ere, epaiketaren gertutasunak eragin dezake askatasuna emanez gero justiziari izkin egitea, saihestea. Taldean berriz ere delitu berbera egitea ere ezin dela bazterrean utzi iritzi du Lurralde Auzitegiak autoan.

Aipatu behar da hiru magistraturen iritziaren bidez jakinarazi dela, azkenik, ez zaiela behin behinean aske utziko emakumea bortxatzeagatik espetxean dauden bost gizonei. Hiru magistratuetatik batek dena dela, boto partikularra eman zuen, esanez, ez dela onargarria urtebete espetxean behin behinean egotea eta epaiketa gertu dagoelako egoera horretan segiaraztea. Horregatik egin du neurri alternatiboak ezartzearen alde: lehen aipatu bezala, fidantza bat ezarriz, telefono mugikor baten bidez kontaktuan izanez, etxebizitza bat ezarriz, baldintza batzuk jarriz epaiketan izanen direla ziurtatzeko, Espainiatik ateratzeko aukerarik ez izatea eta epailearen aurrean agertzea astelehen eta ostiral guztietan, adibidez.

Hiru magistraturen artean batek eman du boto partikular hori, baina gainerako bien ustez preso egon behar dute akusatuek epaiketa izan arte. Epaiketa hori udazkenean izan daiteke seguruenik. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Sanferminak  |  Iru˝ea

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
Zer egingo dugu erasotzailearekin?

Eman dezagun zigor sistema ez zaigula baliagarria iruditzen, kartzelarik ez dugula nahi. Orduan, zein da alternatiba? Zer egingo dugu eraso matxista egin duen horrekin? Mugimendu feministek askoz gehiago landu dute erasoa jasan duenaren gaia, erasotzaileaz gutxiago gogoetatu da. Bada beste galdera potoloagoa: herri mugimenduak zenbateraino daude prest etxe barruan gerta daitezkeen eta gertatzen diren erasoei aurre egiteko?


2018-07-22 | Itxaro Borda
Juana Bixenta, ez etsi!

Jon Garaño eta Aitor Arregiren 2017ko Handia filmak XIX. mende erditsuko Gipuzkoa sakoneko –halakorik baldin bada– giroa hedatu zigun pantailetan: etxetiarren pobrezia larria, jabeen opulantzia, bakoitza berea ateratzen saiatzen zela, batzuek anaia baten akromegalia txanpon trukean maneiatzen zutela eta besteek, Juana Bixenta Olabe distiratsuaren pare, finean Nagusi Jaunarekin ezkontzea lortzen zuketela!


2018-07-20 | Berria egunkaria
Sei pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, sexu esplotazioaren kontrako operazio batean

Beste hamazazpi atxilotu ditu Poliziak Kantabrian. Emakumezkoen sexu esplotaziorako sare bat eratzea leporatzen die. Poliziak Trapagarango (Bizkaia) prostituzio lokal bat itxi du.


2018-07-18 | ARGIA
Emakume bati eraso egin dio gizon batek Oreretan

Erasoa astearte goizaldean gertatu da, eta emakumea ospitaleratu behar izan dute.


2018-07-18 | ARGIA
Sanferminetako bortxatzaileentzat behin-behineko askatasuna berretsi du Nafarroako Auzitegiak

Fiskaltzak eta akusazio partikularrek helegitea jarri zuten Sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zutenak behin behinean aske uztearen kontra, baina Nafarroako Auzitegiak atzera bota du errekurtsoa. Magistratuetako baten kontrako bozkarekin, behin-behineko askatasunean jarraituko dute ‘La Manada’ kasuko bostek.


Bortxaketaren kultura klasikoa

Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.


2018-07-12 | ARGIA
Munduko Futbol Koparekin indarkeria matxista areagotzen dela ohartarazi du Ingalaterrako kanpaina batek

Kanpaina osatzen duten irudietan, indarkeria zantzuak dituzten emakumeen aurpegiak ageri dira, zauriei herrialde ezberdinetako banderen itxura emanez. Sudurretik odola darion emakume baten argazkiak irudikatzen du Ingalaterrako bandera, San Jorgeren gurutzea odolez marraztuta.


2018-07-11 | ARGIA
Sanferminetako talde-bortxaketan parte hartu zuen militarrak Espainiako armadan jardun ahalko du berriz

Espainiako Estatuaren Defentsako Buletin Ofizialak astearte honetan argitaratu duenez, Alfonso Jesus Cabezuelo “La Manada”-ko kideari ezarritako suspentsioa bertan behera geratu da eta berriz jardun ahalko du armadan. Antonio Manuel Guerrero Guardia Zibilak ostera, oinarrizko soldata kobratzen jarraitzen du, epaimahaiak behin betiko epaia eman artean.


2018-07-10 | ARGIA
Lau gizonezko atxilotu dituzte azken hiru egunetan, emakumeen kontrako erasoengatik

Igandetik asteartera bitartean eman dira atxiloketak, Iruñean, Gasteizen eta Irunen.


Justiziari uluka

Espainiako epaitegietan justizia eskatzea eguerdian ilargi bila ibiltzearen parekoa da. Saia zaitezke, baina normalean ez duzu lortuko. Asko jota, otsoen uluak entzungo dituzu.

Ez da espainiar justiziak euskaldunak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema euskaldunon etsaia da.

Ez da espainiar justiziak emakumeak ez gaituela babesten, espainiar justizia sistema emakumeon etsaia da.

Ez da bakarrik botere banaketa ez dela existitzen, baizik eta epaileak eurek direla politika... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude