Hauteskundeak otsailaren 14an mantentzea erabaki du Kataluniako Auzitegi Nagusiak

  • Hauteskundeak maiatzaren 30era atzeratzeko Kataluniako Gobernuak urtarrilaren 15ean onartutako dekretua atzera bota du bertako Auzitegi Nagusiak.


2021eko urtarrilaren 20an - 09:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oraiko ustez, otsailaren 14a bozketa eguna ukanen dute Katalunian. Hain zuzen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean, Parlamenturako hauteskundeak otsailaren 14tik maiatzaren 30era atzeratzeko Kataluniako gobernuaren dekretua. Urtarrilaren 15ean onartu zuten dekretu hau eta herritar batek jarritako helegiteari erantzun dio Auzitegi Nagusiak, erabaki honen bidez.

Salaketak dio hauteskundeak dataz aldatzeko dekretua "oinarrizko eskubideen kontrakoa" dela, eta auzitegiak erabakia indargabetzea onartu du, kautelazko neurri gisa, bozak atzeratzeari buruz ebazten duen artean. Auzitegiaren ustez, nahitaezkoa zen behin-behineko neurriak hartzea, bestela helegiteak bere "helburua" galduko lukeelako. Haren esanetan, dekretua indargabetu ezean, ezinezkoa litzateke otsailaren 14rako hauteskunde prozesuarekin jarraitzea, eta horrek oinarrizko eskubideak urratzeko arriskua lekarke.

Bozak atzeratzearen kontrako beste sei helegite ditu aztertzeko auzitegiak, horiek ere kautelazko neurriak hartzeko eskariekin.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!