Laosen presa bat erori da eta 20 hildako eragin ditu gutxienez, milaka kalteturekin batera

  • Attapeu probintziako presa hidroelektrikoak astelehenean sufritu zuen kolapsoa eta sei herrixketan egon ziren uholdeak.

Argazkia:RTVE.es

2018ko uztailaren 26an - 11:52

NBEk adierazi duenez, 11.700 pertsona izan dira kaltetuak eta 6.600 desplazatu utzi ditu. Erreskate lanak oraindik jarraitzen dute eta kaltetutako pertsonak inguruko eraikin altuenetan kokatu dituzte.

Presaren kolapsoak 5.000 milioi cm kubiko ur askatu zituen inguruko zelaietan, bi milioi igerileku olinpiko betetzeko adina.

Presaren enpresa jabeetako batek (lau baitira) Ratchaburi Electricity Generating Holding Public Company Limited-ek dio “etengabeko ekaitzek” uraren mailaren bolumena igo zutela. 40.000 euroko diru laguntza emango du enpresak erreskate lanetan laguntzeko.

Argazkia: bbc

Attapeu probintzia herrialdearen hegoaldean kokatzen da, Kanbodia eta Vietnamekin mugan, eta nekazaritza eta landaredi eta zuraren industria dira nagusi. Energia hidroelektrikoa esportazio nagusiena dute.

 Agintariek arropa, janaria, ura eta botikak bidaltzeko eskatu diote gizarteari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laos
Eguneraketa berriak daude