Gipuzkoarrek AP-1 eta AP-8 errepideak erabiltzeagatik gehienez 25 euro ordainduko dute

  • Gipuzkoan erroldatuta dauden eta ViaT telepeajea duten pertsonek AP-1 eta AP-8 erabiltzeagatik gehienez 25,64 euro ordainduko dute. Arau foral berria Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartua izan da (alderdi guztiek alde bozkatu dute) eta abenduaren 1ean jarriko da martxan.


2012ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ViaT dutenak, ez dute 25 euro baino gehiago ordainduko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren eta Mugikortasunaren ahaldunak, Larraitz Ugartek, “oso gustura” dagoela adierazi du, aurrera atera den legeak ViaT duen gipuzkoar orori “onurak ekarriko dizkiolako”. Orain arte gipuzkoarrek “diru asko utzi dute” errepidean eta neurri berri honekin 15.000 gidari baino gehiagori lagunduko zaio.

Bidegik 1,2 eta 1,8 milioi euro gutxiago jasoko du, Foru Aldundiak adierazi duenez "ez dio ia eraginik sortuko" diru kopuru honek.

Bilduko batzarkide den Iban Asenjok pozik hartu du “ikuspegi berri hau”, “Gipuzkoako pertsonei karga ekonomiko handi bat kentzea” ekarriko duelako.

Aintzane Oiarbide EAJko batzarkideari ere ondo iruditu zaio arau berria, baina Gipuzkoa zeharkatzeko N-1 erabiltzen duten kamioiei ordainsaria kobratuta, gipuzkoarrek gutxiago ordaindu beharko luketela esan du. Bilduk hauteskundeetan alde polita soilik erakutsi duela eta ez dutela errepideen finantziaziorako duten plan integrala azaldu esan du.

PSEko Mikel Anduezak Diputazioak eta Bidegik azterketa sakona egina izango dutela espero du eta Gobernu Foralari eskua luzatu dio garraio “publiko eta eraginkor” baten alde lan egiteko.

Aralarreko Rebeka Uberak arau berri honekin “bidesarien sistema diskriminatzaile eta zigortzaileari” amaiera emango zaiola adierazi du. PPko Iñigo Manriquek gipuzkoarrentzat “ona dela” esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larraitz Ugarte
2013-05-22 | Jon Torner Zabala
Kargua utzi osteko ordainsariak kendu nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak

Kargua utzi ostean, soldataren %60aren pareko ordainsaria jasotzen dute Gipuzkoako diputatuek urtebetez. Foru Aldundiak ordainsari horiek kentzea proposatu du orain.


2013-02-26 | ARGIA
Errauskailua ez eraikitzeagatik, Gipuzkoa kalteordainak pagatzeko prest

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean prentsaurrean azaldu dira Marin Garitano ahaldun nagusia  eta bozeramaile izateaz gain Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua den Larraitz Ugartek, adierazteko prest daudela Zubietako errauste plantaren eraikitzea kontratatu... [+]


2012-10-02
Nagusiki euskara erabiliko du Gipuzkoako Aldundiak agerraldi publikoetan

Agerraldi publiko guztiak euskaraz egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerantzean. Euskara normalizatzea eta hiztunen eskubide linguistikoak babesteko helburuarekin hartu du neurria Aldundiak.


2012-02-29
Hondakinen auziari aterabidea emateko aholku batzordea sortu du Gipuzkoako Aldundiak

50 ordezkariz osaturik egongo da aholku batzordea eta Gipuzkoako Aldundiko bozeramale Larraitz Ugarteren esanetan gizarte elkarteak, mankomunitateak, alderdi politikoak, sindikatuak eta erakundeak eta hondakinen inguruan zer esana duten eragileak egongo dira bertan.


2011-09-14
Etxegaraten ez dute bidesaririk jarriko

Etxegaraten ez dutela bidesaririk jarriko adierazi zuen atzo Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak, Hiru garraiolarien sindikatuarekin egindako bileraren ostean. "Bilduk hasieratik izan zuen bidesarien aurkako jarrera, eta bide horretatik... [+]


Eguneraketa berriak daude