"Formazio teoriko zein praktikoan" sakonduko dute Laudioko Jardunaldi Antikapitalistetan

  • Jardunaldi Antikapitalisten edizio berria antolatuko dute Laudion. Gaztetxean egingo dira, bi asteburutan: Apirilaren 13-14an eta 27-28an. Antolatzaileek azaldu dute aurtengo jardunaldiak ezberdinak izango direla aurreko urteetan antolatu direnekin alderatuta. “Hitzaldi kopurua txikiagoa izango da, aurtengo helburua gai jakinetan sakontzea delako”, aurreratu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 09an - 12:46

Ostiral honetan -apirilak 13- izango da lehen hitzaldia. “Komunismoaren eraikuntza landuko dugu, krisi kapitalistak sortzen dituen aukerak aztertuz”. Gaubela egingo dute gero, “borroka komunitatea indartzeko”. Apirilaren 14an, aldiz, okupazio tailerra eskainiko dute. “Saio praktikoei garrantzia eman nahi diegu, iaz ez bezala”.

Apirilaren 27an “nazio-auzia” izango dute hizpide. “Hainbat dira nazioaren inguruan dauden teoria eta ulerkerak, kasu honetan guk marxismoarena landuko dugu”, aurreratu dute.

28an emango diete amaiera jardunaldiei, egun osoko egitarauarekin. “Goizean goizetik klase feminismoaren oinarriak landuko ditugu. Horren ostean bazkaria egongo da, arratsaldeko saiori gogoz ekiteko”. Langile klasea izango dute hizpide arratsaldean, “bere determinazioak ezagutzeko eta klase konposizioa hobeto ulertzeko”.

“Langile klasearen boterea”

Antolatzaileek nabarmendu dute jardunaldiak “erreferente” bilakatu direla herriko gazte mugimenduan. “Aukera bikaina formakuntza teorikoan eta praktikoan gure jakintza handitzeko eta ondoren proiektuak abian jartzeko”. Zentzu horretan, langile klaseak “bere botere propioa” izan behar duela aldarrikatu dute, “inori itxaron barik”. “Espero dugu jardunaldiek herrian horretan laguntzea”.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude