Fiskaltzak Petronor ikertuko du lehen aldiz isuriengatik

  • Azaroaren 9 eta 16 bitartean, Muzkizko (Bizkaia) findegiko kabinetako batean "ohikoak baino bentzeno balore altuagoko" isuriak izan zirela aitortu du Petronor enpresak. Abenduaren 5ean argitaraturiko ingurumen ikuskapen baten arabera, egun gehiagotan ere gainditu dute baimenduriko isurien maila.


2019ko urtarrilaren 18a - 12:12
Petronorren Muskizko (Bizkaia) findegia. Argazkia: @CoordinadoraAntiCoke
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bizkaiko Fiskaltzak ikerketa penala ireki du lehen aldiz Petronor enpresaren aurka isuriengatik. Bentzenoa isurketa dela eta ingurumen delitu bat ikertuko du, Coke Ez koordinadorak zabaldu duenez.

Bentzenoa, pertsonen osasunerako kaltegarria eta minbizi-sortzailea den konposatu kimikoa da.

Petronorrek ohar batean adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritza une oro behar bezala informaturik egon da eta isurien jarraipena ere egin du”.

Kasuaren inguruko informazio gehiago hemen.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.