Fiskaltzak bi urtera murriztu die kartzela zigorra Enrich eta Luna Eibarko jokalariei

  • Sergi Enrich eta Antonio Luna auzipetutako jokalariek, Eddy Silvestre izendatu dute bideoa zabaltzearen errudun. Fiskalak bi urteko zigorra eskatu du auzipetuentzat, eta biktimaren abokatuek hiru urtekoa.

Akusatuetako bat Donostiako Zigor Epaitegian sartzen. / @eitb.eus

2020ko urriaren 15an - 09:08

Sergi Enrich Eibar futbol taldeko jokalaria eta Antonio Luna taldekide ohia epaitu zituzten atzo, asteazkena, Donostiako Zigor arloko Epaitegian. Jokalariek emakume batekin izandako sexu harremanak neskaren baimenik gabe grabatu eta zabaldu zituzten, eta horregatik daude akusatuta. Eddy Silvestre Eibarko jokalari ohia ere akusatuen aulkian eseri zen. Beste bi auzipetuek, honi leporatzen diote bideoa zabaldu izana.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost urteko kondena eskatu zuten hasiera batean jokalarientzat. Hala baina, biktimari egindako kalte moralagatik eskatzen zena baino kalte ordain handiagoa eman ziotenez auzipetuek, espetxe zigorra bost urtetatik bi urtetara jaitsi die fiskalak. Epaia hori izatekotan, ez lukete espetxera joan beharko.

Auzipetuei egozten zaizkien gertakariak intimitatearen eskubidearen aurkako delituak dira. Biktimaren sexu bizitzaren sekretu pertsonalak grabatu eta ezagutzera ematearekin lotuta. Akusazioak, ustezko bi delitu bereizten ditu: irudiak biktimaren baimenik gabe grabatzea, eta irudiak zabaltzea bideoa biral bihurtu arte. Sergi Enrich eta Antonio Luna auzipetuei bi delitu horiek egotzi dizkiete, eta Silvestreri bigarrenari bakarrik. Egindako guztia onartu zuten. 

 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude