"Euskara karga bat dela pentsatzen dute askok. Itzulpen kontu bat. Puff, euskarara ere itzuli behar, itxurak gordetzeko ere. Eta ez. Euskara, Interneten eta teknologian, aukera bat da. Euskara baino gehiago, euskaldunen posizioa: elebidunak gara, gutxienik. Euskal Herria esparru eleanitza da. Eta hori aukera estrategiko bat da, ezagutza eta esperientzia sortzeko, kanpora begira. Batez ere, Europan, geure esparru hurbilenean, munduko erregio eleanitz paradigmatikoan". (2003/09/19-26, 222. zka.)