Irailaren amaieran aurkeztu zuten prostituzioaren aurkako Euskal Herriko mugimendu abolizionista eta, sortutako nahasmendua dela eta, mugimendu feministak agiria kaleratu du esanez ez duela zerikusirik berarekin.
Euskal Herriko mugimendu feminista anitza dela eta azken urteetan bere baitan desberdintasun horiek guztiak biltzen jakin dutela azpimarratzen dute. Prostituzioari dagokionez, mugimendu feministan hainbat jarrera daudela diote, baina publikoki eta sare sozialetan baino, debate hori beste behin ere haien artean egin nahi dutela, lasaitasunean. eta "titularraren tirabiretatik libre". Horretarako, azaroaren 1, 2 eta 3an Durangon antolatu dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan parte hartzera deitu dute, hori delako halako eztabaidak egiteko foro aproposena.
Agiriak ondokoa dio, hitzez hitz:
"Iragan den irailaren 30ean Euskal Herriko Mugimendu Feminista osatzen dugun hainbat taldek harrituta jakin genuen “mugimendu abolizionista” honen berri. Horren harira, honakoa partekatu nahi dugu: Mugimendu hau ez da zuzenean Euskal Herriko Mugimendu Feministatik sortu, ezta elkar banatzen ditugun markoetatik ere. Beraz, ez da barne mailako eztabaida, erabaki edota adostasun bateratu batetik abiatutako ekimena. Zentzu horretan, dinamika abolizionista honi “mugimendu” moduan izenpetzeak eragin dituen nahasmenduak argitu nahi ditugu.
Jakitun gara Euskal Herriko Mugimendu Feministan prostituzioaren inguruko postura desberdinak eta anitzak badaudela, baina hau bera mugimenduaren aberasgune eta nolakotasunaren parte dela ere badakigu. Badakigu jakin, baita ere, prostituzioa historikoki, mugimendu feministaren korapilo handienetako bat izan dela. Hala ere, postura horiek modu bitarrean baino, era konplexuagoan ulertzeko eta posizioak elkartzeko lana egiten jarraitu nahi dugu. Horixe baita emakume guztien eskubideen defentsan aurrera urratsak ematen jarraitzeko bidea. Hamarkadaz hamarkada kokaleku politiko desberdinak ditugunok elkarrizketan eta elkar lanean jarduten asmatu dugu, eta uste dugu, mugimendu feministaren barne-markoak direla eztabaida honetan sakontzeko leku aproposenak, sareetako lintxamenduak eta azpi-joakoak ekiditen, eta beti ere, elkar aitortzatik abiatuta.
Prostituzioaren auzia Mugimendu Feminista zatizeko elementu bezala erabili izan da Estatuko hainbat lekutan ikusi dugun moduan. Euskal Herrian ez dugu horrelakorik biziko. Urteak daramatzagu gure mugimenduan dagoen aniztasuna errespetatzen eta eztabaida horietatik ikaspenak ateratzen izan ere, aniztasun eta aberastasu horiek dira mugmindu bezala indartzen gaituena. Honek lan handia eta jende askoren inplikazioa eskatu du eta ez dugu ibilbide hori zapuztu nahi. Dei egiten dugu, egun batetik bestera argituko ez den gai hau lantzen jarraitzera, horretarako historikoki Mugimendu Feministak izan dituen espazio kolektiboetan, eta uko egiten diogu foku errazak eta titularretako tirabiretan erortzeari. Euskal Herriko Mugimendu Feminista prest dago, azken 40 urteetan bezala, gai korapilatsuetan murgiltzeko eta irtenbide konplexuak arakatzeko.
Horretarako, ezinbesteko hitzordua dugu datorren azaroaren 1, 2 eta 3an Durangon antolatu ditugun Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan, hori baita gure mugimenduak sorreratik izan duen debaterako zein estrategiak marrazteko topaleku nagusia. Erronka beste aukera ditugu feminismotik erroko eraldaketak bultzatzeko, salda badago."
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]