Versalleko Goi-Bileran elkartutako herrialdeek gastu militarra nabarmen igotzea akordatu dute, eta Errusiako hidrokarburoekiko dependentzia murrizteko erabakiak hartuko dituzte.
Gerra Europar Batasuneko mugatik kilometro gutxira dagoen honetan, Europar Batasuneko mandatariak Europaren ahultasun militar eta energetikoaz ohartu dira, eta Versalleseko Goi-Bileran ahultasun horri aurre egiteko erabakiak hartzeko konpromezua hartu dute. 27 herrialdeek gastu militarra handitzean eta energetikoki independienteagoak izatean jarriko dute fokua.
Balkanetako Gerren ostean, azken bi hamarkadetan bake erlatiboa egon da Europan; izan ere, gerra guztiak Europa ekialdean izan dira: Donbasseko Gerra, Nagorno Karabajeko Bigarren Gerra eta Txetxeniako Bigarren Gerra. Nolabaiteko bake egoera horrek Europar Batasuneko herrialde gehienek azken hamarkadetan defentsako gastua murriztea eragin du, baina Ukrainako inbasioa ikusita, aho batez onartu dute gastu militarraren igoera. Magdalena Anderson Suediako Lehen Ministroaren hitzak: "Zergadunen dirua eskoletan eta pentsioetan inbertitzea gustatuko litzaidake, baina defentsan gastatu behar dugu".
Hain zuzen ere, Donald Trump izan zen AEBetako presidentea zenean NATOko herrialde gehienek defentsan akordatutakoa baino gutxiago gastatzen zutela salatu zuena. NATOko herrialdeek akordatu zuten herrialde bakoitzak urtero gutxienez BPGren %2a gastatu behar zuela defentsan, eta 2021ean NATOko 30 herrialdeetatik hamarrek bakarrik gastatu zuten %2 edo gehiago. Espainiako Estatuak, esaterako, %1a gastatu zuen, 12.208 milioi euro, eta Frantziako Estatuak, berriz, %2a, 48.200 milioi euro. Frantzia, Grezia, AEBak, Kroazia, Erresuma Batua, Errumania, Polonia, Lituania, Letonia eta Estonia dira 2021ean gutxienez BPGren %2a defentsan gastatu duten herrialdeak.
Energiarekiko dependentzia
Europar Batasuneko herrialdeak esfortzu handiak egiten ari dira azken urteetan energia berriztagarrien ehunekoa handitzeko. Hala ere, erregai fosilek pisu handiena izaten jarraitzen dute, alde handiz. 2016. urtean, Europar Batasunean produzitu zen energiaren %17a zen soilik iturri berriztagarrietakoa.
Europar Batasunean, baina, erregai fosilen eskasia oso nabarmena da, eta horrek kanpoko herrialdeekiko dependentzia oso handia izatea eragiten du. Europak duen energia kontsumo altua kontuan izanda, kanpotik inportatu behar du gasa bai edo bai; izan ere, Errusia kontuan izan gabe, gas meategi bakarrak Iparraldeko Itsasoan, Norvegiako Itsasoan, Txipren eta Polonian daude.
Europak Errusiako gasa guztiz baztertzen badu, itsasontziz ekarri beharreko gasaren kopurua, garestiagoa, handitu egingo da, eta horrek energia baliabideen garestitzea areagotuko du; hala nola, erregaiena, gas naturalarena eta argindarrarena.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]