Eskola txikiek bizirik dirautela aldarrikatu dute Abaltzisketan


2011ko ekainaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Abaltzisketako Txalburu eskolako ikasleak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abaltzisketako Txalburu eskolak antolatuta, Gipuzkoako Eskola Txikien Jaiaren 24. edizioa ospatu zuten atzo ehundaka lagunek. Eskola txikiek bizirik jarraitzen dutela aldarrikatu zuten bertan bildutakoek: "Garbi dugu eskola txikia herri txikietako bihotza dela", adierazi zuten antolatzaileek. Orotara 27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan. Txalburu ikastolak 2 eta 12 urte arteko 37 ikasle eta 6 irakasle ditu. Datorren urtean Larraulgo eskolak antolatuko du jaia.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude