El Corte Inglesen ordainketak filtratu ditu Anonymousek

  • El Corte Inglesen finantza datuak argitaratu ditu Anonymousek, Filtrala webgunearen bidez. 2011-2016 urte bitartean enpresa espainiarraren ordainketak biltzen dituzten dokumentuak eskuratu ditu talde aktibistak, eta lau haizetara zabaltzea erabaki du. Urte horietan, bereziki, kirol mundua, erlijioa, komunikabideak eta ekimen bereziak zituen jomugan El Corte Inglesek.


2016ko otsailaren 03an - 13:26
El Corte Inglesen gastuak publizitate hutsetik harago doaz. (Arg: Omicrono)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kazetariei eginiko ordainketak

Enpresa espainiarrak komunikabideei eginiko ekarpen ekonomikoak publizitate gastuetatik harago doaz. Hedabide edota kazetarien elkarteak ez ezik, zenbait kazetari ezagunen izenak ere ageri dira dokumentu horietan. Tartean daude La Voz de Galiciako kolaboratzaile Fernando Onega (294.000 euro; 6.000 hilean) eta ABCko iritzi zuzendari Jaime Gonzalez (55.400 euro).

Aipatzekoa da, bestalde, erlijio eta kirol mundura bideraturiko dirua. El Corte Inglesek 20 milioi eurotik gorako ekarpena egin zuen kirol ekimenetan. Erlijioari dagokionez, besteak beste, 8 milioi euro bideratu zuen Munduko Gazteen Jardunaldira –2011. urtean Madrilen ospaturiko ekimen erlijiosora–.

Kontuak urteka:

2011

2012

2013

2014

2015

2016


Eguneraketa berriak daude