Legebiltzarrean EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako proposamenak monarkiaren amaiera eta errege emerituaren delituak argitzea eskatu ditu.
Legebiltzarrak uko egin dio EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako proposamenari. Ekimenak, EAJren, PSE-EEren, PP+Cs-en eta Voxen botoak izan ditu aurka. Aldeko bi alderdiek adostutako testuan, monarkiaren amaieraz gain, errege emerituaren ihesaldia gardentasunez azaltzea eskatu du. Baita, ustelkeriagatik, zergak ez ordaintzeagatik eta dirua zuritzeagatik ikertzen ari diren ustezko delituak, modu judizialean ebaztea ere.
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak adierazi du, Eusko Legebiltzarra ez dela horrelako gaiak jorratzeko lekua, eta EAEko politika jarduerak "espainolizatzera jotzen dugula" oro har. Azpimarratu du euskaldunok "ez dugula erregerik, ez orain eta ez lehen". Diputatuen Kongresuan errege emerituaren jarduerak ikertzeko batzorde bat babestu duen arren, PPk, Ciudadanosek eta PSOEk "blokeoa" ezarri dutela gogorarazi du.
EH Bilduko ordezkari Jasone Agirrek, "monarkia Francoren oparia" dela esan du eta konstituzioarenkin batera egindakoa, herritarrei galdetu ere egin gabe.
Errege emerituaren ihesaldia delitu eta ekintza askoren ondorioa dela adierazi du Jon Hernandezek, Elkarrekin Podemos-IUko diputatuak.
PSE-EEko Txarli Prieto legebiltzarkideak bestalde, bere harridura azaldu du beste bi alderdien proposamenaren aurrean. Elkarrekin Podemos-IUren "inkoherentzia" kritikatu du, "Ministroen Kontseiluan eserita" egoteagatik eta, aldi berean, gaia Eusko Legebiltzarrera eramateagatik.
PPri dagokionez, Carmelo Barriok ordezkariak esan du Elkarrekin Podemos-IU itsututa dagoela monarkiarekin, eta gogorarazi du EAJko kide asko Juan Carlos I.arekin argazkian ateratzeko borrokan ibiltzen direla EAEra etortzen denean. Proposamena, gorrotoa zabaltzeko eta gure gizartearen apurtzeko asmoz egina dagoela esan du Barriok. ETAra bideratu du diskurtsoa EH Bilduren aurka jotzeko.
Voxek ere, ETAra jo du monarkiaren defentsa itxia eta Pablo Iglesiasen aurkako eraso gogor egiteko.
%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Maria Luisa Gutierrez produktoreak jaso du Coviteren XXIV. Nazioarteko Saria, eta "terrorismoaren biktima guztiei" eskaini die.
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]
Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]
Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]
Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.
Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta... [+]