EAEk eta Fukushimak energia berriztagarrietan kolaboratzeko akordioa sinatu dute, hondamendi nuklearretik zortzi urtera

  • Tsunami baten ondorioz sarraski nuklearra izan zen Fukushiman (Japonia) 2011n, eta energia berriztagarrietan aurrerapausoak emateko bidean akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin.

Akordioa sinatu aurretik, zortzi hilabetez izan dira EAE eta Fukushimako ordezkariak elkar bisitatzen, elkarlanaren oinarriak ezartzeko. Urrian EAEko ordezkari talde bat eskualde japoniarrera joan zen, eta horrek euskal energia-sektorea ezagutzeko gogoa piztu zion Japoniako Industria Ministerioko goi-karguei. Hala, otsailean Fukushimako Gobernuko lau kide hurbildu ziren EAEra. Azkenean, maiatzaren 30ean sinatu zuten bi eskualdeek elkarlanerako akordioa.

Energia nuklearraren beherakada

2011ko martxoan tsunami batek Japoniaren ekialdeko kosta suntsitu zuen. Baina tsunami baten ohiko sarraskia larriagotu zuen Fukushimako I Zentral Nuklearreko erreaktorearen eztandak. Erreaktorearen eztanda honek nukleoaren fusio partziala eragin zuen, baita hidrogeno eztandak ere. Berehala agindu zuten 20 kilometroko erradioko ebakuazioa, eta gas erradiaktiboen isurketa kontrolatua eragin zuten langileek presioa murrizteko.

Ezbehar nuklear horrek eragin larriak izan zituen eskualdean: ebakuazioa, itsasoan gai erradiaktiboen isurketa… Hondamendiak Japoniako Gobernuaren berehalako erreakzioa eragin zuen politika nuklearrarekiko. 2013an segurtasun-neurri askoz zurrunagoak ezarri zituzten, eta horrek erreaktore asko ixtea eragin zuen.

2011n 54 erreaktore nuklear zeuden Japonian, eta herrialdearen energiaren %30 produzitzen zuten. 2018az geroztik bederatzi erreaktore bakarrik daude martxan herrialde osoan, hau da, 2011n zeuden erreaktoreen %16,7.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

"Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde

Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste hogei eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude