600eko bilduma batetik aukeratutako 50 argazkik osatzen dute Union Artesana elkartean jarri duten argazki erakusketa. Donostiako irudi zaharrak erakutsi dituzte, garaiko egunkarietako artikulu eta jaietako programekin batera. Besteak beste Danborradan barrileroak sukaldariz jantzi ziren lehendabiziko aldia erakusten duen argazkia edo Union Artesanaren 100. urteurrenekoa daude.