Frantziako agintariek 2.000 poliziaren ekinez Calaisko kanpalekutik 6.000 iheslari kanporatu eta Jungla suntsitzeko badaukate, asko aipatu diren arrazoiez gain, orain arte itzalean egon den beste bat: txabolategitik bi kilometrotara Heroic Land parke tematikoa eraiki nahi dute. Hilabeteotan Txinatik dirua jarriko duten inbertsiogileen bila dabiltza.
Reporterre webgunean Bernabe Binctinek azaldu duenez, duela urte bete aurkeztu zuen Calaiseko alkate Natach Boutchartek Heroic Land atrakzio parkearen proiektua. Iazko urrian 4.000 errefuxiatu pilatzen ziren Junglan eta Calaiseko Udalak aurkitua omen zuen haiek utzitako irudi txarra konpentsatzeko modua: 2019an ireki behar duen Heroic Landek 275 milioi euroko inbertsioz 1.000 lanpostu berri sortuko omen ditu, 50 hektareako parke tematikora erakarriz urtero milioi eta erdi baino gehiago bisitari.
Bouchart alkatea Hauts de France eskualdeko lehendakariorde ere badenez, Estatua ere operazioan inplikatzea lortu du, Frantziako 5. parke handiena izan litekeenak inguru guztiko ekonomia biziberrituko duelako promesarekin.
Aferak piztu ditu zenbait mugimendu politiko eta sozialen kritikak, besteren artean inguruko Colomibier-Vival natur eremu babestua mehatxatzen duelako. Baina orain artean ez dute arrakasta handiegirik lortu, Binctinek azaltzen duenez: "Gardentasunik eza are deigarriagoa egiten da jakin ostean, Marianne astekariak publikaturik, proiektuaren itzalpeko sortzailea nor den: Yann Tran Long. Egoitza Hong Kongen daukan promotore hau Fane mugimendu neonaziaren kide izana da, Afrikako meategi negozioetako mertzenario bilakatua... Polemika deserosoa azken eskualde hauteskundeetan Marine Le Peni botoen 49,1 % eman dizkion Calais hirian".
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.