Bost pertsona etxegabetu dituzte Gasteizko Zapatari kalean

  • Etxebizitza Sindikatuak okupatutako etxebizitza batean bizi ziren bost pertsona etxegabetu ditu Gasteizko Udaltzaingoak, Zapatari kaleko 36. zenbakian. Etxegabetzea gauzatu den arren, bizileku berri bat lortu dute sindikatuaren bitartez.

Zapatari kaleko etxegabetzearen irudi bat (Argazkia: @EtxeSindikatua)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 21an - 09:49

Astelehen honetan, Gasteizko Zapatari kaleko 36. zenbakian gauzatutako etxegabetze baten berri eman du Etxebizitza Sindikatuak. Kaleratutako bost bizilagunek urtebete baino gehiago igaro dute bertan, eta, sindikatuaren arabera, "beste alternatibarik ez zuten" pertsonak dira.

Plazaratutako komunikatu batean, Etxebizitza Sindikatuak azaldu du hasiera batean jabeak "etxegabetze ilegal" bat gauzatzen saiatu zirela, baina epaileak ez zien arrazoia eman. Hala ere, azkenean bigarren prozedura judizial baten ostean, epaitegiak etxegabetze agindua onartu du. Bien bitartean, prezio baxuko alokairu bat adosteko ahaleginak egin dituzte sindikatutik.

"Hau da klase jabedunen jarrera: hobe hutsik proletalgoaren beharren zerbitzura baino", deitoratu du Etxebizitza Sindikatuak, bost kideen etxegabetzea arbuiatuz. "Egunero ematen diren etxegabetzeen beste adibide bat dugu; izan ere, moratoriak etxegabetzeen arazoa denboran desplazatzeaz gain, ez ditu hainbat eta hainbat kasu aurreikusten. Etxegabetzeak exekutatzen jarraitzen dute".

Sindikatuak azaldu duenez, etxegabetutako bost kide horiek sindikatuan antolaturik daude, eta horri esker bizileku berri bat lortu dute beraientzat: "Baina hau salbuespen bat da. Lehentasunezkoa zaigu antolakuntza komunista hedatzen jarraitzea, soilik horrela bilakatuko dugu salbuespen hau gizarte berri baten araua", azpimarratu dute.

 

 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude