Hondakinen kudeaketaren, bilketaren eta tratamenduaren auzia puri-purian egon zen 2010eko hamarkada hasieran. Antzuola izan zen Debagoieneko lehen herria atez ateko bilketa eredua ezartzen, eta martxoaren 7an beteko ditu hamar urte sistemak.
2010eko hamarkada hasieran, hondakinen kudeaketa arazo bilakatu zela jakin bazekien gizarteak, eta baita ordezkaritza politikoak ere. Puri-purian egon zen gaia izan zen hondakinen kudeaketarena, bilketarena eta tratamenduarena. Debagoieneko herrietan ez ezik, baita Gipuzkoan ere: atez atekoa edo edukiontziak; erraustegia, bai ala ez. Guztiek, ordea, argi zuten birziklatze-tasa bikoiztu egin gura zutela. "Orduan, gure etxeetan eta lurraldean hondakinen kudeaketari zegokionez arazo bat geneukan eta ez ginen oso kontziente. Sasoi hartan, horren inguruko kontzientzia hartu genuen eta irtenbidea bilatu nahian gure aletxoa jarri ge-nuen", gogorarazi du 2007-2011 agintaldian alkate izan zen EAE-ANVko Pedro Iturbek.
Usurbil izan zen lehen herria atez ateko hondakinen bilketa sistema Gipuzkoan ezartzen. Hango esperientziaz baliatuta, 2011ko martxoaren 7an, Antzuolan ezarri zuten atez atekoa. Gipuzkoako laugarren herria izan zen, Usurbilen, Hernaniren eta Oiartzunen ondoren.
Orduko Debagoieneko Mankomunitateak eskualde osoan atez ateko sistema ezartzearen aldeko apustua egina zuen, eta Debagoieneko herri guztietan atez atekoa jartzeko ezarpen-plana egina zuen. Modu "mailakatuan ezartzea" erabaki zuen, eta Antzuolan hastea proposatu, "herriaren tamaina eta ezarpenerako izan zitzakeen abantailak" kontuan hartuta. Baita erakutsi zuten "aldekotasunagatik" ere. Hala, 2010eko uztailaren 7an, Antzuolako osoko bilkurak ontzat eman zuen Mankomunitatearen proposamena, aldeko zazpi botorekin: EAE-ANVren bostak eta Aralar-Zutik-Ezker Batua koalizioaren biak. EAJko hiru zinegotzitik bi joan ziren, eta abstenitu egin ziren; PSE-EEko zinegotzi bakarra, berriz, ez zen joan.
Jose Mari Iturbe zen agintaldiko Ingurumen eta Nekazaritza zinegotzia eta atez ateko mahai batzordeko kidea: "Behin erabaki politikoa hartuta, gure lana Antzuolan atez ateko sistema antolatzea izan zen. Makina bat bilera egin genuen herritarrekin euren parte hartzea sustatzeko. Modu horretan, iritziak jaso eta sistema ezartzeko urratsak egin genituen. Hasieran, kezka handia zegoen; 60 lagun inguruko hainbat bilera egin genituen. Bertan, azaldu genuen nola sail-katu behar ziren hondakinak. Zenbaitek desadostasuna erakutsi zuen, egiteko zailtasunak ikusten zituelako. Hala ere, zailtasunak zailtasun, gaur egungo datuak ikustea besterik ez dago. Oro har, herritarrek ondo erantzun zioten, eta diote, atez ateko sistemari".
2010ean, Debagoienean gutxien birziklatzen zuen herria Antzuola zen –%28 inguru–. Atez atekoa ezarri eta urtebetera, %87,92ko tasa lortu zuen. 2013an, berriz, 10 urtetako daturik onena eskuratu zuen: %89,99. "Uste genuen ondo genbiltzala, baina datuek ez zioten hori. Aldaketa txiki batzuekin, gehien birziklatzera igaro ginen. Erraz egokitu ginen; hasieran, zalantza eta kezka ere bazen", dio Pedro Iturbek.
Mankomunitatearen datuen arabera, 2019an, antzuolar bakoitzak 337,45 kilo etxeko-hondakin sortu zituen –924,52 gramo egunean–. Organikoari dagokionez, etxeko eta auzo-konposta barne, 107,25 kilo sortu zituen –293,84 gramo egunean–. Orga-nikoaren kopuruari inausketa eta lorezaintzako hondakinak gehituz gero, antzuolar bakoitzak 119,63 kilo sortu zituen –327,75 gramo egunean–. Errefusari dagokionez, berriz, bakoitzak 65,03 kilo –178,16 gramo egunean–.
2019an, Debagoienean, 24.729 tona etxeko-hondakin bildu zen horietatik 5.366 tona, errefus zabortegira bidali zen.
2019ko birziklatze tasei dagokienez, Gipuzkoan, %59,26 birziklatu zen; Antzuolan, %79,99; Oñatin, %78,48; Arrasaten, %75,91 eta Bergaran, %80,75.
Gorabeherak izan ditu hamar urteotan atez atekoak, eta beherakada igarri dutela adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak. "Egia da azken urteetan pixka bat jaitsi egin dela eta lehen hobeto bereizten zela. Erraustegia egitearekin kointziditzen du datuen beherakada horrek. Erraustegiak halako mezu bat helarazten die herritarrei, esanez: 'Zuek bildu nahi duzuen moduan, guk erreko dugu'. Hori ez dator bat uste dugunarekin. Ingurumena zaindu egin behar dela uste dugu. Behar eta erronka horretan, hondakin gutxi sortu eta ahalik eta egokien bereizi behar dugu. Eta birziklatzeko aukera duten honda-kinak birziklatu".
Orain dela bi urte, Garbi jokatu lelopean kanpaina abiatu zuen Udalak. "Kanpainaren bitartez adierazi gura genuen atez atekoarekin zintzo jokatu behar dela. Herritarren gehiengoak egindako hautua da eta errespetatu egin behar da; onurak denondako dira eta. Esaterako, Mankomunitateak abiatu berri duen ontzi arinak ondo birziklatzeko kanpaina dugu orain esku artean. Ontzi arinetan inpropio asko dago; hau da, egon behar ez diren gauza asko dago. Ondorioz, ez dago saltzerik, eta horrek Mankomunitateari 150.000 euro inguruko galera dakarkio. Ondo bilduz gero, 150.000 euro horiek fakturatik kendu egingo genituzke, eta, gainera, ingurumena zaintzen eta errespetatzen ariko ginateke", argitu du alkateak. "Herritarrei gogorarazi egin behar diegu konpromiso hori. Alde onak azaldu eta agerian jarri behar dira. Pandemia honek erakutsi digu bizi garen moduan ezin dugula jarraitu. Gizakiak egindakoaren eraginez munduak sufritu egiten du, eta, gure ingurua guk ez badugu zaintzen, ez du inork zainduko. Hori azaleratzeko kanpaina egin, eta jendeari beharrezko azalpenak eta informazioa eman behar diogu, eurengana gertu-ratuz beharrezkoa den une guztietan".
Atez atekoaren bilketa kostua handiagoa da. Horregatik, oposizioak defizitarioa dela leporatu ohi dio Gobernuari, eta bestelako hondakinen kudea-keta ereduak bilatzeko aldarri-kapena egiten du. "Udalak zer-bitzuetatik ez du dirurik atera behar. Beraz, zaborra edo hondakinak biltzeak kostua dauka. Udalak herritarrei kostu hori baino gutxiago kobratzen die, baita edukiontzi handiak izanez gero ere; berdina izango litzateke, kostu horren zatia Udalak bere gain hartuko lukeelako. Logikoa da Udalak dirurik ez galtzea eta ezta irabaztea. Baina egia da horretara gerturatzen ari garela. Atez atekoa ez da, berez, defizitarioa; izan ere, kale garbitzea defizitarioa da, baita argindar publikoa edukitzea... Jendeak zergak ordaintzen ditu eta Udalak zerbitzuak ema-ten ditu horren truke", argudiatu du alkateak.
Aldeko jarrera erakutsi dutenen artean, gustura daudela eta ondo moldatzen direla diote. "Norberaren ardura da ondo sailkatzea. Bosgarren edukiontzia jarrita, batzuek ez lukete errespetatu-tako", dio Rosa Yarzak.Bosgarren edukiontziak eskaintzen duen erosotasuna gura dute beste batzuek. "Hasieran, oso ondo moldatzen nintzen. Bizimodua aldatu egin da, eta, nire kasuan, lan-ordutegia dela-eta zaila egiten zait atez atekoaren ordutegira moldatzea, eta zaborra balkoian utzi behar izaten dut astebetez. Bosgarren edukiontzia aproposagoa da niretzako", adierazi du Mikel Aguerok.
Debagoieneko lehenengo herria izan zen Antzuola 2007-2011 agintaldiaren hondarrean atez atekoa ezartzen. Antzuolaren ostean etorri ziren Debagoieneko beste herri batzuk, 2011-2015 agintaldian. Bilduk lortu zuen garai-pena bai Gipuzkoako Foru Aldundian, eta baita ere Debagoienean. Oñatin hasi ziren atez atekoa martxan jartzen eta, pixkanaka, bailara osora heda-tu zen hondakinen bilketa sistema: Bergarara, Aretxabaletara eta Eskoriatzara.
Elgetan eta Arrasaten adostasuna lortu zuten eta bosgarren edukiontzia jarri zuten martxan. Elgetan herri kontsulta egin zuten 2014an eta bosgarren edukiontzia nagusitu zen. Arrasaten Hondakinen Mahaia eratu zuten eta, adostasunez, edukiontzi marroia ezarri zen.
Aramaion eta Gatzagan ez dago atez atekorik, ezta bosgarren edukiontzirik; norberak etxean egiten du auzo-konposta edo konpost-gunera eramaten du organikoa.2015-2019 agintaldian, EAJk bailarako lau herritan irabazi zuen, eta horietako hirutan –Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatza– edukiontzien sistema ezarri zen, herritarrei galdeketa eginda.
"Antzuolan jendeak hartu du birziklatzeko kontzientzia, eta hori da egiten dudan balorazio positiboa. Duela hamar urte, ez zen askorik birziklatzen, eta egungo birziklatze datua %80 ingurukoa da. Baina bilketa sistema oso garestia da. 40 gune ditugu eta kamioia hiru orduz aritzen da bueltaka. Ekonomikoki garestiagoa da. Bosgarren edukiontzia erosoagoa eta merkeagoa da. Hamabi bat edukiontzi jarrita, eta norberak nahi duenean hondakinak ateraz gero, askoz ere merkeagoa izango litzateke. Auzo-konpostari dagokionez, kantitate txikia batzen da urtean –20.000 bat kilo–; udal langileak behar dira lan horretan, ez dauka zentzurik, eta garesti irteten da. Atez atekoa EAE-ANVren inposizioa izan zen. Ez zioten herriari galdetu; damutuko zirela uste dut; faktura pasa die".
"Birziklapen datuak txarrak ziren eta hasieratik argi genuen aldatu egin behar genuela hondakin sistema. Katalunian eta Italian birziklatze maila handia zuten sistemak bazirela azaldu ziguten Usurbilen. Bertatik bertara ze arazo eta ze aukera zeuden baloratzeko, Katalunian eta Mallorcan izan zen Antzuolako udal ordezkaritza bat. Hamar urteren ostean, orduko zalantzak eta kezkak argitu egin dira, eta herritarrek ondo kudeatzen dute sistema; gehiengoa gustura dago. Atez atekoa defizitarioa dela diotenei, esango nieke birziklatzeko sistemaren ziklo osoa kontuan hartzeko. Ez da garestiagoa. Hainbat txosten tekniko eta akademiko daude eginak. Bilketa bere horretan bai da garestiagoa, baina, ziklo osoa kontuan hartuta, herritarrendako hobeagoa da atez atekoa".
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]