Bi ekintza ari da lantzen uztailean egiteko Buruntzaldea Zutik

  • Bi astez behin asanblada, eta bi astez behin ekintza zuzen bat. Asteroko martxari eusten dio Buruntzaldea Zutikek.

Usurbilen uztailaren 19an egin zuten Buruntzaldeko asanblada. Usurbilen uztailaren 19an egin zuten Buruntzaldeko asanblada.

2016ko uztailaren 22an - 15:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 12an Urbil merkatal gune handian aritu ziren erraustegiari buruzko informazioa ematen.

Uztailaren 19an, berriz, asanblada egin zuten Usurbilen. Opor betean eta eguraldi onegia zegoen egunean, 23 lagun bildu ziren, Hernani, Usurbil eta Zubietako herritarrak. Asanblada horretan egin zuten Urbileko ekintzaren balorazioa, eta hurrengo bi ekintza erabaki zituzten: haietako bat, U28ko GHKren batzarraren aurreko mobilizazioan parte hartzea.

Hurrengo asanblada abuztuaren 2an egingo dute (lekua oraindik zehazteke).

 

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.