Otsailaren 26an hasi eta martxoaren 12ra arte, Bertsozale Elkarteak Bertsolamintza: "Inertziak erantzi, garena jantzi" jardunaldiak antolatu ditu. Bederatzi hitzalditan, ohiko joerak zirikatu eta bide berriei zirrikitu bat irekitzen arituko dira, bertsolaritzaren hainbat esparrutan: umorea, ideologia, emozioak, txapelketak, bertso eskolak, sistema, gaiak eta generoa. Hitzalditan teorizatutakoa praktikan jarriko dute bertsolariek saio eta afari esperimentaletan. Segidan duzu egitaraua, eta bertan Larrun, non Ion Ansak, Oier Araolazak eta Fredi Paiak Bertsolamintzarako prestatutako gogoetatik abiatuta Txapelketari kritika egiten dioten.
OTSAILAK 26 (LARUNBATA), SARAKO LUR BERRI ARETOAN, 18:00ETAN
-Erik Dicharry: "Bertsolaritza eta umorea".
-Andoni Egaña: "Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?"
-Amaia Vazquez: "Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu"
20:30ean, bertso afari esperimentala
Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile: Andoni Egaña.
MARTXOAK 1 (ASTEARTEA), GASTEIZKO AMAIA ZENTROAN, 18:00ETAN
-Oier Araolaza: "Txapelketaren kontra"
-Fredi Paia: "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?
MARTXOAK 4 (OSTIRALA), IRUÑEKO HIZKUNTZ ESKOLAN, 18:00ETAN
-Jon Martin eta Estitxu Eizagirre: "Zer ikasi behar da bertso eskoletan? zer desikasi?
-Ion Ansa: "Bertsokera(k) eta sistema(k)"
MARTXOAK 10 (OSTEGUNA), DURANGOKO KAFE ANTZOKIAN, 18:00ETAN
-Egoitz Aizpuru: "Gai-jartzailea emagin? Zenbateraino markatzen du gaiaren ikuspegiak eta tonuak ondorengo bertsoaldia?"
-Ibon Arrizabalaga: "Gorbata ala amantala erantzita... andre-gizonak bertsotan biluzik?"
20:30ean, bertso saio esperimentala
Jon Maia, Iker Zubeldia, Onintza Enbeita eta Ainhoa Agirreazaldegi. Gai-jartzaile: Egoitz Aizpuru.
MARTXOAK 12 (LARUNBATA), VILLABONAKO GUREA ANTZOKIAN: BATERATZEA
-9:30-13:30 Hitzaldi denen azalpen laburtua eta eztabaida irekia.
-14:00-16:30 Bazkaria Behar Zana Elkartean.
17:00etan, bertso saio esperimentala
Imanol Lazkano, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Jone Uria, Uxue Alberdi, Julio Soto eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaileak: Andoni Egaña eta Egoitz Aizpuru.