Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 aurka. Progresisten taldean kokatzen ei den Manuel Aragónek –espainiar nazionalista sutsua ei da- azkenean bat egin du PPk hautatutako bost epaileekin.
Poza nabaria zen Bilbo eta Iruñeko kaleetan zain ziren Bilduzaleen artean, kale eta etxe askotan, baita Euskal Herriko sare sozialetan ere… eta pentsatzeko da EAJ, Aralar eta EB moduko alderdietako hautagaiak ere pozik izango zirela: auzitegi konstituzionalak ezezkoa eman izan balu eta Bildu legez kanpo geratu izan balitz, ez zen mokadurik gozoena izango hauteskunde hauetan parte hartzea. Ez zen mokadu gozorik izango, oro har, euskal gizartearentzat.
Baina ez da hala izan eta aurrera begira bereziki nabarituko da, hiru arrazoi nagusirengatik. Lehenik, hauteskundeetan izateko oinarrizko eskubidea medio, euskal gizartearen benetako nahia aspaldikoz islatuko delako hautatu beharreko erakundeetan. Bigarrenik, hain beharrezkoa den bake prozesua bultzatuko duelako. Hirugarrenik, gatazkaz gain, herri honek dituen bestelako gai eta arazoak ere beste indar batez azaleratuko direlako plazako eztabaidara.
Balorazio zehatza egiteko, epaia bere osotasunean ezagutu beharko da, baina badirudi oraingoan ere -2009an Iniciativa Internacionalistarekin bezala– Gorenak bere erabakia hartzeko izan duen frogen ahuldadea azpimarratu duela Konstituzionalak. Bilduren garaipena, hala ere, estua izan da eta bai kanpainan, bai ondorengo ibilbidean tentu handiz ibili beharko du Alderdien Legeari eman zaizkion tresna berrien atzaparretan ez erortzeko.
Atzo gauean euskal gizartean sumatzen zen giroa aintzat hartu eta egunotako efemerideei helduz, akaso esan dezakegu amerikar haren tankeran, hau urrats txiki bat dela Bildu-rentzat, baina handia euskal gizartearentzat. Eta, hitzen bat aldatuta, errusiarrarenak ere ia bere osotasunean balio dezake: "Hau bai edertasuna! Euskal herritarrok, zain dezagun gure Lurra, ez dezagun suntsi".
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
40 elkarte biltzen dituen kolektiboa baikor agertu da, azken hilabeteetako hartu emanetan Irungo Udalak hizkuntza politikak elkarlanetik zuzentzeko borondate berria erakutsi duelako. «Hasierako alde bietako mesfidantzak gaindituz, adostasunak bilatu eta Hizkuntza Plan... [+]
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da.
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]