Iazko azaroan Aizoiango (Nafarroa) entsegu lokalak erre egin ziren eta hainbat musika taldek ekipo guztia galdu zuten. Historia luzea zuen lokal horretatik Kojón Prieto y Los Huajolotes, Tonino Carotone eta Tijuana in Blue bezalako taldeak igaro dira. Galerari aurre egiteko, jaialdi erraldoia egingo dute gaur Atarrabiako kiroldegian. Lendakaris Muertos, Barricada, Ze Esatek, Los Zopilotes Txirriaos (lehengo Impekables), Governors eta Bizardunak taldeek joko dute.