Berako Udalak, herrian gertatzen ari diren txikizioak ikusita, konponbidea emateko herritarrei bilera deialdia egin zien uztailaren 13rako. 33 lagun bertaratu ziren hitzordura.
Alkateak, Aitor Elexpuruk, arazoa ageriko egin zuen eta bi bideak bereizi zituen: batetik, gaueko gehiegikerien eragina (materiala haustea, edukiontziak errekan...) eta, bertzetik, egunez egiten diren kalteak (frontoiaren erabilera desegokia, parkeetako zikinkeria, materiala haustea...).
Bortzirietako alkateak gaia lantzen ari direla nabarmendu zuten, "erantzun komun bat emateko" eta proposamenen artean "salaketa egiteko agerraldiren bat egitea" dute buruan. Horrez gain, bileran hainbat proposamen bildu zituzten: bat, zein diren ezagutu eta nola eragin ikustea; bi, kontratatutako pertsonekin gaueko zaintza egitea; hiru, adingabekoen kalteei dagokienez gurasoen zer errana eta heziketa arazoa agertzea.
Bide batez, elkarte guztien artean sentsibilizazio-kanpaina egitea egokia izanen litzatekeela adierazi zuten eta "kalte horiek eragiten duten kostua zabaltzea egokia" dela iritzi zuten. Lan horretan, gainera, "gazte taldeak eta nerabeen familiak" sartu beharraz ere aritu ziren:
Epe laburrean honakoak dira aurreikusi dituzten egitekoak: batetik, kuadrilletako kideekin prebentzio plan bat egitea, bestetik, gurasoei gizarte zerbitzuetatik idazki bat bidaltzea ardurak azpimarratuz.
Agoitzen egindako bideoaren antzekoa Beran ere zabal daitekeen ikusi.
Epe ertainean "hausnarketa lantzeko arazo horiez galdetegiak lan daitezkeen" aztertuko dute eta, gerora begira, "egiten dena baloratu eta defendatzeko gazteen arteko auzolanak ere" egiteko aukera aztertuko dute.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.