Balendiñe Albizu idazlea zendu da


2002ko irailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Larunbatean hil zen Balendiñe Albizu idazle zumaiarra, 88 urte zituela. Euskal Herria eta Venezuela artean bizi izan den poeta honek, bi liburu utzi ditu: Zarauzko Itxaropena argitaletxean kaleraturiko "Nere olerki txorta" eta "Olerkiak", Aita Santi Onaindiaren eskutik. Maitasuna eta sentimenduak dira bi liburu hauen gai nagusiak. Bestalde, antzerkiaren munduan ere murgildu zen Balendiñe Albizu. Izan ere, Zumaian, Batzokian politikaz aritzeko elkartzean, antzerkigintzan ere aritzen baitzen Joxe Etxaberekin.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude