Gasteizko Udalak ezartzen dizkien baldintzak "gero eta eskasagoak" direla salatu dute, astelehenetik aurrera, egunero, lau orduko greba mugagabeari ekingo diote.
Astelehenetik aurrera, greba mugagabea egingo dute Gasteizko udal instalazioetan lanean ari diren sorosleek eta udalaren ikastaroak antolatzen dituzten begiraleek. Egunero, lau orduko lanuztea izango da, 12:00etatik 14:00etara, goizez; eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Ehundik gorako langile-taldea osatzen dute igerileku estalietan eta udan lan egiten duten sorosleen eta ikastaroak antolatzen dituzten begiraleen artean.
Goizean agerraldi publikoa egin dute bizi duten egoera azaltzeko. Udako kanpainaren hasiera uztailaren 1ean izan zela kontuan hartuta, hilabete eta erdiko enplegua eta soldata galdu dituztela esan dute sorosleek. "Gainera, ez zaigu eman EEE batean sartzeko aukerarik, ezta zuzenean Udaletik kobratzeko aukerarik ere, Alarma Estatuaren Errege Dekretuan jasotzen den bezala". Behin-behinekotasuna eta lan-prekarietatea "jasanezinak" direla gaineratu dute, eta kasu batzuetan, ez direla "hitzarmenean ezarritako epeak bete"; eta "egoera kaotikoak" gertatu direla aipatu dute.
Udako sorosleen kopuruaren aldetik ere murrizketak egin direla esan dute, eta baita igerilekuak irekitzeko eta ixteko ordutegietan ere. Gainera, langileen esanetan, instalazio horietako materiala desinfektatzeko behar diren denbora tarteak "ezabatu" dira. "Ez dago higienea eta osasun-neurriak ziurtatzeko protokolo eraginkorrik, erabiltzaileen zein langileen osasuna arriskuan jarriz", azpimarratu dute. Era berean, salatu dute langileek ez dutela "norbera babesteko eta senideak ez kutsatzeko beharrezkoak diren babesteko ekipamendurik".
Bestalde, Udalak antolatzen dituen kirol-jardueretan 24.186 plazen ordez 9.500 plaza baino ez direla eskaini azaldu dute: "beste era batean esanda, %61eko murrizketa". Ikastaroen kopurua murriztearen ondorioz, lanpostuen zati handi bat ere desagertu egiten dela gogoratu dute, "eta geratzen diren gutxi horiek prekarioak dira".
Egoera horren aurrean planto egitea erabaki dute langileek. Lan baldintzak hobetzeko asmoarekin deitu dute greba, baina baita "hiritarren osasunagatik" ere. "Gu langileak erantzule garelako, baita ere adinekoen segurtasuna bermatzeko".
Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]
Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]
Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]
Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.
Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu.
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]