1.200 lagun inguru bildu dira azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alain. Entzule eta ikusle asko izan dira ere irratiz, telebistaz zoin internetez saioa segitu izan dutenak. Amets Arzallusek jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.
Arratsaldeko bostak eta laurdenetan oholtzara igo dira aurtengo sei finalistak, zozketak erabaki ordenean, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Hiribarren, Odei Barroso Gomila, Amets Arzallus Antia, Patxi Iriart Hiribarren eta Miren Artetxe Sarasola. Aritz Bidegainek eraman du saioa, Amaia Kastorenek bertan bildu ikus-entzuleei harrera egin ondoren.
Zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan; puntu-erantzunetan jardun dira gero eta 10eko txikian aritu dira ondoren, berriro ere binaka, ofiziotan; azkenik, bakarka aritu dira, kartzelako lanean, gai bera emanda, neurri eta doinu librean: "Orain arte besteen begiradak arranguratu izan zaitu".
Lan horien ondotik, Amets Arzallus eta Miren Artetxe sailkatu dira buruz-burukoa jokatzeko eta 6ko motzean eta 8ko txikian ofiziotan aritu ondoren, berriro ere kartzelako lana egin dute eta azkenean Amets Arzallusek txapela jantzi du.
2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.
Andoni Iturriozen eskutik txapela, isileko lana eskertuz
Andoni Iturriozek eman dio makila eta jantzi dio txapela Amets Arzallusi. Urte luzeetan Andoni Iturriozek bertsolaritzaren eta orokorkiago euskal kulturaren alde egin lana eta eman laguntza isila bezain handia eskertu nahi izan du Xilaba txapelketaren antolatzaile den Bertsularien Lagunak elkarteak.
Sari ematen aritu dira Maider Bedaxagar euskal kulturaren ordezkari gisa, Maeva Estano txapelketa guzian zehar laguntza ekarri duten ikastola eta elkarteen izenean, Karine Etxeberri Bertsularien Lagunak elkartearen izenean, Haira Aizpurua Euskal Herriko eskolarteko txapelduna bertso eskolen izenean eta Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkartearen izenean.
Epaile lanetan aritu dira Maialen Berra, Eneko Bidegain, Zuhaitz Olazabal, Lur Renteria, Ainhoa Sarasua, Iban Thicoipe eta Abel Zabala. Halaber, aurtengo txapelketa guzian zehar gaiak prestatzen eta saioak aurkezten aritu dira Aritz Bidegain, Lierni Elortza, Xabi Elgart, Joana Itzaina, Amaia Kastorene, Antton Lannes, Oihana Larrandaburu, Amaiur Lujanbio eta Pantxika Solorzano. Saioaren hasieran Xilaba 2021ean parte hartu duten bertsulariak ere goraipatu dira: Karlos Aizpurua, Irati Alcantarilla, Xan Alkhat, Iker Altuna, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Kerman Diaz, Gillen Hiribarren, Patxi Iriart, Mizel Mateo, Maindi Murua, Xumai Murua, Pettan Prebende, Maddi Sarasua, Johañe Sarraillet, Aitor Servier, Bittor Thicoïpé, Josu Txoperena, Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti eta Egoitz Zelaia.
Honakoa izan da finaleko sailkapena:
Amets Arzallus Antia: 1.012 puntu
Miren Artetxe Sarazola: 975 puntu
Odei Barroso Gomila: 605 puntu
Maddalen Arzallus Antia 586,5 puntu
Patxi Iriart Hiribarren: 562,5 puntu
Maddi Ane Txoperena Iribarren: 561,5 puntu
1.200 lagun bildu dira Donibane Lohizuneko Jai Alaiko aretoan
Bertaratu ez direnek, telebistaz, irratiz zein Internetez finala jarraitzeko aukera izan dute ETB4k, Euskal Irratiek, Naiz-ek eta Bertsoa.eus-ek zuzenean eskaini baitute. ETB1ek buruz burukotik aurrerako bertsoak eskaini dizkie ikus-entzuleei 21:00etatik aurrera. Internetez, eitb.eus, bertsoa.eus eta berria.eus guneek jarraipen zabala eskaini dute ere.
Astelehenean, azaroak 15, Bertsoak hautaketa zabala eskainiko du eta eta asteartean, Amaia Goikoetxea kazetariak txapeldunari eginen dion elkarrizketaz gozatu ahalko da. Xilabako antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Donibane Lohizuneko Herriko Etxeari, Euskal Kultur Erakundeari, Euskal Hirigune Elkargoari eta oro har, bere babesle eta laguntzaile guztiei, sostengu hori ezinbestekoa baita. Bide beretik, antolakuntzan, mezua hedatzen zein saioak jarraitzen aritu diren bertsozaleei ere esker beroenak.
Txapeldunaren azken agurra:
Doinua: Norbere mundu intimo
Biriatuko mendira
lore bat eta muxu bi
beste bat urte osoko
bertsozale maite zuri
muga madarikatu bat
erantsi ziguten guri
jendea han ibiltzen da
ito larrian urduri
zuriak ez baigara beltz
beltzak ez baitira zuri
har dezadan makila hau
ta mugak bihurtu zubi
bidasoak ez dezal
beste malkorik isuri
primaderan hiru lore
baietz hazi Zibururi!
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]