Alkartasunaren egunaren testuinguruan autoinkulpazio kanpaina egin dute EAko kritikoek

  • Igande honetan ospatu zuen EAk Alkartasun Eguna Zumaian, alderdiko barne gatazkaren testuinguruan. Idazkari nagusi berriaren hautaketa eta honen inguruan sortu den afera presente izan zen egun alderdiak urtero ospatzen duen festan, aurten Alkartasunetik Askatasunera goiburupean egindakoa.

EAk Zumaian ospatu du aurten alderdiaren eguna. (Arg.: EA) EAk Zumaian ospatu du aurten alderdiaren eguna. (Arg.: EA)

2019ko irailaren 23an - 09:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Pello Urizarrek idazkaritza nagusia utzi zuenetik krisi giroan bizi da alderdia, primaria prozesuari aurre egiteko kritikoek afiliatuen errolda eskuratu nahi dutelako eta EAko zuzendaritzak orain arte berau ukatu egin dielako, lege kontuak argudiatuta.

Testuinguru horretan sortutako ika-mikan sektore kritikoa epaitegietaraino ere iritsi da, EAko zuzendaritzaren jarrera salatuz. Horrez gain, Miren Aranoa, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Mikel Goenagaren aurka zigor espedientea zabaldu zuen EAko zuzendaritzak prentsaurreko batean honen jarrera kritikatzeagatik. Hurrenez hurren, hiruak Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako koordinatzaileak dira.

Autoinkulpazio kanpaina

Testuinguru honetan, kritikoek autoinkulpazio kanpaina abiarazi dute eta gutun bidez zuzendaritzari adierazi diote bat egiten dutela hiru koordinatzaileek esandakoekin. Ekimenaren bultzatzaileen arabera ehunka omen dira jada inkulpatutako militanteak, haien artean Carlos Garaikoetxea lehendakaria. Irailaren hasieran Deban egindako adierazpenetan, honek publikoki ohartarazi zuen EA desagertze arriskuan egon litekeela, norabide aldaketa handia egiten ez badu.

Atzo Zumaian, behin-behineko idazkari Joseba Gezuragak adierazi zuenez, “batasunak indarra ematen badu, batasun ezak kontrako eragina dakar”. EAko zuzendaritzatik esan denez, datozen egunetan EAko militantziaren errolda finkatuko da. Urriaren 14an idazkari nagusi izateko primarioen hautagaitzan aurkeztuko dira eta 25ean bozkatu egingo da.

 

 

 

Joseba Gezuraga behin-behineko idazkari nagusia bere hitzaldiaren une batean. (Arg.: EA)

 

 

 

 


Irakurri gehiago: Zumaia Euskal Herria Gipuzkoa
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.