Aditzak.com sortu dute, euskal aditza jokatzeko tresna

  • Garikoitz Knörrek abiatutako egitasmoa da Aditzak.com webgunea. Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna prestatu du eta adizki egokia aurkitzen laguntzen du. Aditzaren denbora, modua eta mota aukeratu behar dira eta tresna berak ematen du adizki forma egokia.


2011ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Aditzak.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garikoitz Knörrek batez ere euskara ikasleentzat dela adierazi du, baina euskararen profesionalek ere balia dezakete edozein zalantza izanda. Knörrek dioenez, aditzen paradigmak ez ditu ordezkatzen sistema honek. Paradigmek aditz taulak osorik erakusten dituzte eta tresna honek adizkiak banaka aurkitzen laguntzen du. Hikako formak eta aditz trinkoak kontsultatzeko aukerarik ez dago oraindik, baina zerbitzu hori ere eskaintzeko asmoa dauka Knörrek.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude