78ko erregimena 40 urte geroago "eroriko" dela uste du Valtonycek

  • Adierazpenok bideo bidez egin ditu Balear Uharteetako Palman, Adierazpen-askatasunaren alde Igandean egindako kontzertu erraldoian


2018ko ekainaren 18an - 12:45
Valtonyc (argazkia:eitb.eus)

Kontzertu honek adierazpen-askatasunaren aldeko aste osoko egitarauari bukaera emanv zion. Valtonyc bideo bitartez agertu zen Palma Arenako belodromoko pantailetan. Loren D eta Balledobleh-k  Valtonycen He comprendido abestu zuten. Eta ondoren agertu zen Valtonycen bideoa  Orduantxe jarraitzaileek #FreeValtonyc idatzia zuen pankarta bat atera zuten.

“Ezin dugu egin ezer pasatu ez balitz bezala” izan ziren Valtonycen lehen hitzak, 78ko erregimena 40 urte geroago “eroriko” dela gehituz. Horretarako borrokarako dei egiten du eta gogorarazi du lortutako eskubide guztiak borrokatu eta gero eskuratu direla.  

Kontzertu hau adierazpen-askatasunaren aldeko aste osoko egitarau bati bukaera emateko zen. 8.000 pertsona inguru gerturatu ziren eta 40 taldek hartu zuten parte. Horien artean Pablo Hasel eta honek Felipe VI.aren erretratuak erre zituen agertokian.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude