Joan ziren bildumako hirugarren liburua plazaratu du Xabier Amurizak: Olatu bat kuartelen gainetik (Lanku). 1960ko hamarkada du ardatz, eta apaiz gisa aritu zeneko kontuak ekarri ditu:
"Sarritan entzuten da 'Sasoi hura bizi ez zutenek zelan ulertuko dute…' topikoa. Eragozpen inozo edo kokolo samarra da, horrek ez daukalako zerikusirik. Irakurleak ez du garai hartan sartu behar, liburu honetan sartu behar du. Aro bat derrigor bizi izan beharra balego, ez legoke literaturarik irakurtzerik. Beste kontu bat da liburu honek lortzen duen irakurlea sasoi hartan sartzea. Gertaera batzuk ezagutu izan dituenak eta irakurleak modu diferentean biziko ditu, hori bai; baina irakurleak ez du hau holan edo bestera izan zen planteatuko. Liburu honetan sasoi baten eta motibo batzuen espresio bat dago".