Aurten gutxienez 52 langile hil dira jada Hego Euskal Herrian

  • Patronala eta Erakunde publikoak erruduntzat hartuz eta kapitalismoa eta lan heriotzak salatzeko, Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hiriburuaetan ekimenak egin ditu.


2020ko urriaren 16an - 09:03
Ekimena Gasteizen / Argazkia: @ernai
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ernai gazte antolakundeak, "prekarietateak eta kapitalismoak eragindako erailketak" salatzeko ekintzak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 52 dira gutxienez urtea hasi zenetik. Argi utzi nahi izan dute, zifra honi, Joaquin Beltranen kasua gehitu behar zaiola, otsailaren 7tik baitago Zaldibarreko zabortegiko zaborren artean galdua.

Ernaik ostegun, eguerdian egin zituen ekimenak Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñean. Lan heriotzak irudikatzeko, 52 lagunek, lurrean etzan eta euren buruak manta termikoekin estali zituzten.

Antolakundeak, "oso larritzat" jo du egoera. Urte amaitzeko oraindik falta diren hilabeteak kontuan izanda, aurreko urteko hildakoen kopurua gainditu delako jada. Ernai antolakundeko bozeramaile Izar Hernandorekin hitz egin dute Naiz irratian: "Inbertsioa handitu eta politikaren norabidea aldatu behar da. Argi dago politikek ez dutela gure osasuna eta bizitza erdigunean jartzen, eta, honek erakusten du Patronalarentzat langileak irabaziak lortzeko bitartekari bat besterik ez direla. Bestelako norabiderik hartu ezean datuek hor jarraituko dute eta gordinak izango dira berdin. Gaurko ekimena eta antzerako jarduerak, ez dira antzerki bat besterik, helburu nagusiena politiketara jotzea da, langileen bizitzak erdigunera eramateko".

Ekimena Bilbon / Argazkia: @ernai
Ekimena Iruñean / Argazkia: @ernai
Ekimena Donostian / Argazkia: @ernai

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude