Homofobia gorroto-delitua dela adierazi du Europar Batasunak

  • Homosexual eta transexualen aurkako bazterkeria gorroto-delitu izendatu du Europar Batasunak. Gainera, diskriminazioa jasaten duten pertsonak babestuko ditu.


2012ko urriaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ehgam-ek homofobiaren aurkako egindako elkarretaratzea

Europar Batasunak irailaren 12an onartu zuen lehen aldiz homofobia delitua dela.

Lesbiana, gay, transexual eta bisexualei egiten die erreferentzia erabaki honek. Parlamentuak adierazi du nazioarteko legeen artean hau dela genero adierazpenaz diharduen lehenbizikoa eta helburua pertsona horiek guztiak legalki babestea dela. Hemendik aurrera homosexualek eskubidea izango dute delitu homofoboen aurrean babesa edukitzeko edozein nazionalitatekoak izanik ere.

ILGA-Europe elkartea arduratuko da prozesua aurrera ateratzeaz. Haien ustetan, Europak aurrerapausoa eman du gorroto-delituen zerrendan (adina, etnia, erlijioa eta elbarritasuna)  homofobia gehitu duenean.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude