2018-06-15 09:46

Carrefour markapean hainbat frankizia urteko igande eta jai-egun guztietan irekitzen hasi dira edo irekitzeko asmoa azaldu dute Euskal Herri osoan zehar. Hau dela eta, Carrefourren estrategiak gure herri eta hirietako merkataritza sektore osoa kaltetzen duelako, langileek dei egiten diete kontsumitzaileei ere igande eta jai-egunetan kontsumitu ez dezaten. Horretarako sinadura bilketa bat martxan jarri dute, zentro hauetako zuzendariei eta Carrefour multinazionalari Euskal Herriko merkataritza ohiturak errespetatu ditzan eskatuz. Hala, Sestaoko Carrefourren mobilizatu gara gaur, dinamikari ekiteko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.