2018-02-27 15:41

Urtebete pasa da Oreretako Enrike Rodriguez Zarzueloren farmazian hauteskunde sindikalak egiten saiatu ginenetik. Farmazia honetako nagusiak bereak eta bi egin zituen hauteskunde horiek ospatu ez zitezen. Ordutik, bertako langileek euren eskubideak behin eta berriz urratuak ikusi dituzte, eta LABek epaitegiko zitazio bat jaso du. Agerraldi bat egin dugu gaur, farmaziaren aurrealdean bertan, gaiaren inguruan azalpen gehiago emateko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.