2018-02-08 18:03

Lan heriotzak salatzeko manifestazio bat egin dugu gaur arratsaldean Bilbon, euskal gehiengo sindikalak deituta. Joan den astean, egun berean, lau langile hil ziren, eta jada bederatzi langile dira bizia galdu dutenak aurten Hego Euskal Herrian. Egoera jasanezina da, eta kalera irten gara odoluste hau salatzeko. Goizean ere mobilizazioak egin ditugu; eskualdeetan, kasu honetan. Auto karabanak eta elkarretaratzeak egin ditugu, besteak beste.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.