2018-03-20 08:33

Sektoreko langileek ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean, Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailak Arabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez duela adierazteko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Enplegu Sailak, lehiaketa publikoaren bidez, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko jarrera berretsi du, oraingoan, Justiza konponarazleko zerbitzua berriro lizitazioa atereaz. Gainera, lizitazioan ez da zerbitzu hau ematen duten langileen subrogazioa jasotzen, eta lan-araudia eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa bera betetzen ez da. Hori guztia salatu genuen atzo batzordean. Agerraldia egin bitartean, hitzarmena sinatu dugun LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok elkarretaratze bat egin genuen Legebiltzarraren kanpoaldean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.