2018-03-07 10:14

Alfa Precision Casting enpresako langileak borrokan dira, euren lan eskubideen defentsan. Hain zuzen ere, greba mugagabean daude abenduaren 10az geroztik, eta, horren ondorioz, hainbat mobilizazio ari dira antolatzen. Gaur, 100 egun bete dituzte greba mugagabean, eta, hori dela eta, agerraldi bat egin dute Eibarren, Untzaga plazan. Bertan muntatu dute Infogune bat eta bertan eman dute langileen egoeraren berri. Izan ere, EEEaren kontsulta aldiaren eta Eusko Jaurlaritzak azken asteetan izandako jarreraren balorazioa egin dute.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.