2018-01-08 16:45

Iragan abenduaren 20an Isaelgo armadak Ahed Tamimi 16 urteko neskatila palestinarra atxilotu zuen bere etxe atarian grabatutako bideo bat sare sozialetan zabaldu ostean. Grabaketan nerabeak zaplaztekoa eman zion okupazio armadako soldadu armatu bati. Tamimi mundu osoan egin zen ezaguna umea izanik soldadu israeldarrei esku hutsik aurre egiten zieneko irudiak zabaldu zienetik, geroztik haren familia osoa okupazio indarren jomugan dago. Nerabearen kasua ez da bakarra, izan ere, okupazio erregimenak 467 ume palestinar atxilotu ditu 2017an; baina erresistentziaren ikurra bilakatu da bere erresistentzia ekintzen irudien indarragatik. Afera honen eta Tamimitarren historiaren berri izateko Manu Pineda izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Pineda Unadikum Brigadetako ekintzailea da eta Tamimitarren laguna. Bere jardunean kritikatu du mendebaldeko ikuspegi etnozentrikotik erraz enpatizatzen dugula Ahed bezalako neskatila hileoriarekin, baina, bere antzera, armada sionistaren jazarpena egunero pairatzen dute ehundaka neska-mutil daudela. Nolanahi ere, bere atxiloketaren irudiak duen indar sinbolikoagarik,Tamimiren aferak balio izan du harekiko, eta oro har ume palestinarrekiko, elkartasun mugimendua akuilatzeko mundu mailan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da