2018-04-26 12:13

> 2018ko lehenengo hiruhileko datuen arabera (EPA inkestari dagozkionak), Euskal Herriko langabezia tasa %10,38koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu handiagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera ere Euskal Herrian langabezia tasa 0,3 puntu igo egin da eta %10,73an kokatzen da. Azken hiruhilekoan langabetuen bolumenak gora egin du lurralde guztietan, oro har.

> INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa soilik Gipuzkoan jaitsi egin da (0,5 puntu) eta igo gainontzeko lurraldeetan, bereziki Araban (+1,5) eta Nafarroa Garaian (+0,9). Nabarmentzekoa da biztanleria aktiboak Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan izan duen igoera, hala nola Bizkaian izan duen jaitsiera. Gauzak horrela, Bizkaiak du Euskal Herriko lurraldeen arteko langabezia tasa handiena (%12,61). Hala berresten du EUSTATek ere.

> Azken hiruhilekoan, Euskal Herriko langabezia tasa 0,3 puntu handitu egin da, EB-28ren antzera (+0,2). Hala, bi lurraldeen arteko aldea handitu egin da eta Euskal Herriko langabeziak Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 2,9 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

> Azken hiruhilekoaren joeraz harago, Euskal Herriko lan merkatuan langabeziaren eragina apaltzen ari da, baina prekarietatearen itzalak handiegia izaten jarraitzen du.

 

AttachmentTamaina
PDF icon gng_po-2018-04-26-eh_langabezia.pdf226.36 KB
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.