2018-01-08 09:26

Mahai horretan berariaz baztertzen dira kezkatzen gaituzten arlo nagusiak (aurrekontuak, fiskalitatea...); baina zuzenagoa litzateke esatea sindikatuekin ez direla eztabaidatzen, Jaurlaritzak eta Aldundiek aldebiko negoziazioetan erabakitzen baitituzte patronalarekin eta enpresa handiekin. Hortxe dugu oparitu dieten zerga-erreforma berria.

Lehendakariak ELAri leporatzen dio ez dela elkarrizketa “foroâ€ï¿½ horietara agertzen. Ez goaz hutsalak direlako, hor antzezpen mediatikoak besterik ez direlako egiten. Politika neoliberalekin ez dago elkarrizketa sozialik. Urkulluk badaki Estatu guztian zehar “kontzertazioâ€ï¿½ eredu honekin lotuta dagoela finantziazio publikoa. Eta horretara bideratu den diru publikoaren zati handi bat bertan behera geratu da kudeatu behar zutenen praktika ustelen ondorioz.

Zer esan nahi dugu “harreman klientelarraâ€ï¿½ aipatzen dugunean? Bada, Lehendakari jauna, adibidez zure gobernuak ELAk azpikontrata publikoetan lan-baldintzak hobetzeko bultzatu zuen HLEarekin egin zuena: ukatu zuen ez zituelako gustoko “ELAk gobernuaren politikari buruzko egindako kritikakâ€ï¿½. Urkulluren gobernuarekin ezinezkoa da akordio partzialik iristea, honetarako baldintza kritika oro amaitzea baita. Areago, Jaurlaritzak dokumentu batean esan zuen sindikatuek ordezkaritza medio jasotzen duten diru publikoa baldintzatu egin beharko litzatekeela, alegia “gobernuaren politikak babestearenâ€ï¿½ truke izango litzatekeela...

Urkulluren ezaugarri bat da sindikatu erreibindikatiboen aurka agertzen duen jarrera. ELA “kontrabotereâ€ï¿½ bat dela dio. Bada, orekarik gabeko mundu honetan, non gobernuek erabaki duten esku ez hartzea aberastasunaren banaketa justuagoa izan dadin, kontrabotere gisa definitzea ELArentzat ohorea da. Gogoratu beharra baitago EAEn ere desberdintasuna gero eta handiagoa dela.

Urkulluk dioenez, hauteskunde kanpaina betean egin genuela bere aurkako agerraldi bat. Baina ezkutatu egiten du deialdi haren arrazoia: Bere gobernuak Confebaskekin, CCOO eta UGTrekin akordio bat sinatu zuen eremu sindikalean demokrazia suntsitzeko: gutxiengoen akordioak aintzat hartzeko borondatea adierazi zuten sinatzaileek. Demokrazia garaian inor ez zen hartaraino ausartu. Zer balio dute EAJren eserlekuek parlamentuan? Jaso dituen botoek eman diotena, noski. ELAk eta LABek mobilizazio harekin horixe besterik ez genuen eskatu, alegia, langileek sindikatu bakoitzari emandako ordezkaritza errespeta zedila. Urkullu izan zen joko-arau demokratikoak urratzeko erabakiaren aitzindari, patronalari mesedea egitearren.

Bestalde, ELAk sekula ez du eskatu Jaurlaritzarekiko harremana “esklusiboaâ€ï¿½ izaterik. Haatik, benetako parte hartzea galdegin dugu zenbait gaitan, betoa ezarrita baitago hauen gainean. Inori ez diogu gauza bera egiteko eskubiderik ukatzen. Gobernuei eta Aldundiei eskatzen dizkiegu prozedura parte hartzaileak eta demokratikoak... Izan ere, Jaurlaritzak Confebaskekin eta enpresa handiekin opakotasun handiz egiten baititu akordioak.

Lehendakariari eta sailburu batzuri duela gutxi opari bat bidali diegu, “Zuloanâ€ï¿½ izeneko liburua. Beronetan azaltzen da Eusko Jaurlaritzak berak AHTren obretan langileei zer nolako miseria ezartzen dien. Bai, Lehendakari jauna, zure ardurapeko eremuetan esplotazioa nagusi da eta gobernuak ez du ezer egiten hori ekiditeko. Gure agintarientzat eskandalua ez da esplotazioa, honen aurka borrokatzea baizik. Liburu horretan gure herrian oso hedatuta dagoen errealitate sozial bat deskribatzen da; errealitate hori Jaurlaritzak eta hedabide askok ezkutatu egiten dute. Liburuan salatzen denak kezkatuko balitu obra eta zerbitzuen beheranzko lizitazioak berehala amaituko lirateke. Baina ez dute halakorik egiten. Hori desagerraraztea eskatzen dugunokin bilerarik ere ez dute egiten. Ezinezkoa da zurekin eta hainbat sailbururekin biltzea (Ogasun, Segurtasun, Garapen Ekonomiko sailekoak). Inork ez du ELArekin hitzordurik jarri nahi.

Lehendakari izateko hautagai izendatu zutenetik ELAk Urkulluri hiru bilera eskatu dizkio: Lehenengoz, hautagaiei egiten genizkien proposamenen berri emateko; erantzun ziguten “oso lanpetutaâ€ï¿½ zegoela. Beste behin saiatu ginen gure posizioa jakinarazten Confebaskek espainiar gobernuari eskatu zionean ELA eta LAB legez kanpo uzteko (besteak beste, zerga-politikaz iritzia ematen genuelako), eta azkeneko saioan nahi genion azaldu zein ondorio larriak izan dituen Zapateroren lan erreformak -zeina EAJren abstentzioari esker aurrera atera zen- ekarri duen estatalizazioak. Eskarietako bat ere ez zuen onartu.

Duela urtebete inguru ELAk Lehendakariaren konfiantzako pertsona batengandik proposamen bat jaso zuen: Urkulluk jakin nahi omen zuen berarekin bilera bat egiteko prest ote geunden, aurrez gairik finkatu gabe. Baietz erantzun genion. Bilera hau kudeatzen ari ginela, ELAk 2017ko aurrekontuen kritika egin zuen eta ezkerreko indarrei eskatu zien ez babesteko. Lehendakariak ez zuen hau ondo hartu eta bilera proposamena bertan behera utzi zuen. Gaur arte.

Irakaskuntzako gatazkan Urkulluk sindikatuei eskatzen die arduraz joka dezatela. Antza, bere gobernuak eta EAJk ez daukate inolako erantzukizunik azken urteetan ezarri dituzten murrizketekiko, eta ez dute PPrekin zoritxarreko “gastu-arauaâ€ï¿½ hitzartu; honek administrazioei galarazi egiten die gizarte-politikara baliabide gehiago bideratzea. Areago, Jaurlaritzak 710 milioi euroko superabita lortu du aurrekontuetan -BPGaren ia %1-, Rajoyrekin hitzartutako arauek %0,6ko defizita ere baimentzen duten arren... Superabit hori lortzea ez da kudeatzaile ona izatea; eskuineko politikaren ikurra da. Ezin da onartu ditugun beharrizan sozialekin zerga-bilketak izan duen igoera derrigor zorra ordaintzeko baliatzea, zergatik eta PPrekin akordio jakin batzuk sinatu dituelako.

Ez dute inork beren lotsak agerian uzterik nahi. Ez dute inork euskal gizartea zentzu onean politizatzerik nahi. Ez dute halakorik nahi gizartea eskuinerantz eramaten ari direlako. Funtsean ELAri kargu hartzen diote oztoporik ez dutelako nahi gizarte gero eta kontserbadorea gidatzerakoan. Gizarte hau taxutzeko Jaurlaritzaren oinarrizko balioak “egonkortasuna eta kontsentsuaâ€ï¿½ dira. Politika “likidoâ€ï¿½ honek sistemak ezartzen dion guztia kudeatu nahi du, gizarte eta herriari buruzko inolako helmugarik gabe. Sistema kapitalistak inposatzen duen “kudeaketaâ€ï¿½ horren osagai nagusietako bat da sindikalismoa diziplinatu beharra.

 

Adolfo Muñoz "Txiki"

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.