SAS Autosystemtechnik eta enpresa batzordearen gehiengoak (6 ELA eta 6 UGT) sinaturiko enpresa-hitzarmenak PPren lan erreformaren elementu okerrenak indargabetzen ditu, eta datozen puntuak biltzen ditu:
Ultraaktibitatea mugagabea.
Hitzarmenaren inaplikatzeko aukera baztertzen du.
5 urteko iraupena (2016-2020).
Soldata igoerak: %3,1 (2016), %2,1 (2017), %2,3 (2018), %2,3 (2019), %2,3 (2020). 2018, 2019 y 2020 KPIaren berrizte-klausularekin
55 urte baino gehiago daukaten langileek gaueko txanda ez dute egin beharko.
ELAk oso ongi deritzo akordioari, zeren azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira, eta soldata-igoerak KPItik gorakoak izanen dira.
Gainera langileen antolakuntza erabakiorra izan da enpresak sartu nahi zuen eskala bikoitza ekiditzeko.
Hau guztiagatik, ELAk SAS enpresako langileak zoriontzen ditu, plantilla honek argi erakutsi du antolatzen diren kolektiboak enpresei aurre egiteko gai direla.