ARGIA.eus

2018ko ekainaren 22a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-03-05 15:37

2018ko otsailaren 28an, Zara Gipuzkoako ELAko komiteko kideek (ELA 9 UGT 3), enpresari eginiko proposamenak, oporrak, lanaldia, ordutegia, larunbat libreak, norbere gauzetarako eguna eta antzinatasunaren hobekuntzak jartzen zituen mahai gainean. Eskakizun hauen aurrean, enpresaren erantzuna EZ borobil bat izan zen, aurkeztutako proposamen guztiei.

ELAtik, argi daukagu, eginiko proposamenak ZARA bezalako enpresa handi eta boteretsu batentzat,ez dutela apenas esfortzurik suposatzen, eta ez dugu egoeraren aurrean enpresa izaten ari den jarrera ulertzen.

Gipuzkoako ZARAk ia 300 langile dauzka gaur egun, horietatik gehienak emakumeak, eta gehienak 15 eta 25 ordu bitarteko lanaldi partzialekin. Langile askok eta askok arazoak dituzte euren eguneroko gastuei aurre egiteko, kontziliazio erreal bat izateko eta euren oporrak antolatzeko, besteak beste.

Egoera honen aurrean, ELAko delegatuok argi daukagu ez garela geldirik geratuko eta gure lan baldintzak hobetzearen alde borrokatuko dugula. Horretarako, mobilizaiora deitzen ditugu gure lankideak.

Lehenengo mobilizazioa datorren asteazkenean, martxoak 7, goizeko 11:00 tan izango da Donostiako San Martin merkataritza gunean, ZARAk Gipuzkoan duen denda handienaren aurrean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.