2018-02-23 12:13
ELAk bere dolumina adierazi nahi die Inocencio Alonso Garcia ertzainaren senideei;Alonso atzo hil zen San Mames futbol zelai ondoan izandako istiluetan. ELAko zerbitzu publikoetako delegatuek, zeintzuk gaur goizean Bilbon asanblea bat egin duten, minutubeteko isilunea egin dute hildako lankidea oroitzeko. Bestalde, ELAk dei egiten du gaurko deitu diren manifestazioetan parte hartzera, familia eta Ertzaintzako kideei elkartasuna adierazi eta biolentziaren aurka agertzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.