2018-06-14 12:42
Viuda de Sainz enpresan lanean ari zela, kamioi batek harrapatuta hildako langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin da enpresa batzordeak deituta. Asteartean, ekainak 12, gertatu zen ezbeharra Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan. Urtea hasi denetik 24 dira Euskal Herrian euren lanpostuetan hil diren langileak.

Lan-heriotza salatzeko egindako kontzentrazioan salatu dutenez, azken heriotza honek berretsi egiten du lan-munduko prekarietatearen eta ezbehar-kopuruen artean dagoen lotura zuzena. Izan ere, prekarietatea hainbat arlotan islatzen da: segurtasunean inbertsio eza, lanaldi mugagabeak, sektore-hitzarmenak ez betetzea, eta segurtasun eta osasun araudia betetzeari muzin egitea.

Egoera honen aurrean, ELAk Eusko Jaurlatzari eskatzen dio hartu ditzala behingoz hartu beharreko neurriak, enpresek araudia bete dezaten. Bestetik, lantokietan antolatzeko deia egiten die langileei, Euskal Herrian sarraskia eragiten duen egoera hau iraultzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.